78 korrikalarik parte hartu dute Lesakan Tren Txikito Lasterketaren lehen edizioan

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 31a, 09:50
17 kilometroko lasterketa osatu zuten gizonezkoen eta emakumezkoen podiumak.

Hiru ibilbide izan zituzten aukeran, 6, 12 eta 17 kilometrokoak eta luzeenean Angel Macias eta Lurdes Oiartzabal nagusitu ziren 

Bidasoko Trenbideak ehun urte bete dituela eta ospakizunei segida emateko, Udal kiroldegiak lehen aldiz Lesakako Tren Txikito Lasterketa antolatu zuen urriaren 30erako. 78 korrikalarik parte hartu zuten eta hiru ibilbide izan zituzten aukera: 6 kilometrokoa (Lesaka-Berrizaun), 12 kilometrokoa (Lesaka-Berrizaun-Lesaka) eta 17 kilometrokoa (Lesaka-Berrizaun-Harkaitzako iturria-Lesaka). Luzeenean, astebete lehenago Lizuniagako Igoera irabazi zuen Lurdes Oiartzabal eta Errenteriako Angel Macias nagusitu ziren. 

 

SAILKAPENAK

6 kilometrokoa (Lesaka-Berrizaun)

Emakumezkoak

  1. Raquel Pérez
  2. Edurne Pérez
  3. Nora Sandovan eta Naiara Toledo

Gizonezkoak

  1. Txomin Elgorriaga
  2. Gaizka Sancho
  3. Javier Altzuguren

 

12 kilometrokoa (Lesaka-Berrizaun-Lesaka)

Emakumezkoak

  1. Maialen Lopez
  2. Montserrat Fernandez
  3. Gema Albisu

Gizonezkoak

  1. Joseba Elizagoien
  2. Juan Luis Irazoki
  3. Patxi Pikabea

 

19 kilometrokoa (Lesaka-Berrizaun-Harkaitzako iturria-Lesaka)

Emakumezkoak

  1. Lurdes Oiartzabal
  2. Nerea Mendizabal
  3. Mari Carmen Olaso

Gizonezkoak

  1. Angel Macias
  2. Mikel Hoyos
  3. Julio Cesar Asto
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun