Berako San Martin presa botatzeko lanak hasi dituzte

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 30a, 08:26
San Martin presa eraisten hasi ziren abuztuaren 29an

Excavaciones Corella enpresak du lanen ardura

Europako Batzordeak diruz laguntzen duen Life 2014-2020 Planaren baitan, Life Irekibai programaren barnean daude Endarlatsa eta San Martin presak botatzeko lanak. Erreketan dauden oztopoak kendu eta hala, bertan bizi diren espezieen harat-honatak erraztu nahi dituzte. Abuztuaren 29an hasi zituen Excavaciones Corella enpresak presa eraisteko lanak eta nostalgia puntu batekin, herritar aunitz joan zen presara aurreko asteburuan.

 

Lanek denera 166.771, 65 euroko kostua izanen dute (San Martin presak 94.775,78 euro eta Endarlatsakoak 71.995,87 euro). Horretaz gain, aipatutako presen eraistearen jarraipen geomorfologikoa egiteko asistentzia teknikoa Euskal Herriko Unibertsitateari eman dio GANek, 54.500 euroren truke.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun