Korrontzi Dantzan emanaldirako azken sarrerak salgai daude Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko uzt. 27a, 08:34
Iruñean ere eskainiko dute Berako dantzariek Korrontzirekin batera.

Gure Txokoa eta Oinkariko dantzariekin ariko da folk taldea uztailaren 30ean

Gure Txokoa dantza taldeak Korrontzi folk taldearekin eta Oinkariko dantzariekin Korrontzi Dantzan emanaldia eskainiko du uztailaren 30ean. Emanaldia larunbatean 22:00etan hasiko da Eztegara frontoian eta sarrerak aurrez Agara prentsan daude salgai. Sarreren prezioa 10 eurokoa izanen da eta 10 urtetik gorako guztiek sarrera izan beharko dute. Sarrera guztiak zenbakituak izanen dira.

 

Korrontzik Berako dantzariak abuztuaren 10ean Iruñeko Ciudadelan emanen duen kontzertura ere gonbidatu ditu eta beratarrek Iruñean dantzateko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun