Koronabirusaren ikerketarako dirua bilduko du aurten EITB Maratoiak. Abenduaren 17an taldeko komunikabide guztiak kanpaina horretarako lanean ariko dira. Horri lotuta, EITBk bertso kate luzea egiteko erronka luzatua die herritarrei. Eskualdean atxikimendua adierazi eta euren bideoak partekatu dituzten norbanako, elkarte eta taldeen bideoak ikusgai dituzue hemen.
Pandemia akitzea desiratu du Erreka Kirol Elkarteak EITB maratoiari atxikimendua adierazteko bideoan

Ttipi-Ttapa 2020 abe 14 Malerreka   Doneztebe

Erreka Kirol Elkarteko kideek ere EITB maratoiarekin bat egin dute. Juan Telletxea Urrozek egindako bertsoak kantatu dituzte eta elkartea aurkeztu eta behar dutenei babesa adieraztearekin batera, normaltasunera ailegatzeko talde lanaren garrantzia azpimarratu dute.