23. Korrika

Kantu afaria eginen dute otsailaren 17an Arraiozen Korrikaren harira

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 10a, 10:00

Martxoaren 14an abiatuko da aurtengo Korrika, eta horren harira, ekimena kulturalak antolatzen ari dira hainbat herritan. Arraiozen ere izanen da zer egin, eta kantu afaria eginen dute heldu den larunbatean Arizti elkartean 21:00etan. Txartelak eskuragarri egonen dira bihar eta astelehenean 19:00etatik 20:00etara elkartean 30 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun