Alazne Sansiñenak Elizondoko aginte-makila hartu du Errege egunean

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 9a, 13:12
Alazne Sansiñena Elizondoko alkatea, kargodunekin batera. Argazkia: Juan Mari Ondikol

2.591,45 euroko irabaziekin akitu zuten 2016. urtea Elizondon

Alazne Sansiñena Lertxundik hartu zuen Errege egunean Elizondoko alkatearen aginte-makila, Mikel Sobrinoren eskutik. Batzarre berean, joan den urteko kontuak itxi zituzten, 2.591,45 euroko irabaziekin.

 

Hain zuzen, 2016an 117.487,40 euroko diru sarrerak izan zituzten Elizondon eta 114.896,35 euroko irteerak. Urte hasieran 39.204,26 euroko saldoa zenez, gaur egun 41.795,71 euro ditu Elizondoko herriak. Dena den, Iriarte pilotalekuaren teilatua egiteko lanetarako 30.000 euro bideratuko ditu aurten Elizondoko herriak (aurrekontuaren %20a).

Alazne Sansiñenak 42 urte ditu eta Elizondoko hirugarren emakume alkatea izanen da, Ana Mari Marin eta Pilar Munarrizen ondotik. Berekin batera, kargodun lanean ariko dira azken bi alkateak, Xabi Torres eta Mikel Sobrino, baita Luis Javier Laurnagarai, Eneko Eskudero, Juan Mari Maia, Kepa Lazaro, Josune Bertiz, Xabier Arregi, Uxoa Garmendia, Javier Aleman, Andres Barberena eta Imanol Arretxea.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun