Salatu dituzten zazpi baztandarrei bere elkartasun osoa adierazi die
Lekarozko herriko baztarrak joan den maiatzaren 20an egindako bilkuran Ariztegiako proiektuaren inguruan Baztan mailako herri galdeketa abiarazteko prentsaurrekoan egindako adierazpenen ondorioz salaketa jaso duten zazpi baztandarrei bere elkartasun osoa adierazi zien. Herriko batzarreak berea egin zuen Lekarozko alkatearen gaineko salaketa, erran zenez, alkateak herria ordezkatzen baitzuen prentsaurreko hartan.
Aroztegiako proiektu urbanistikoaren kontrako jarrera agertzen duten herritarrak jasaten ari diren jazarpena nabaria izaten ari da azken aldian, Lekarozko herriko batzarraren erranetan, «adierazpen askatasunaren aurkako eraso zuzenen lekuko izaten ari garelarik».