Aroztegiko proiektuaren jarraipen batzordea «pozoindutakoa» dela dio Aroztegia eta gero zer plataformak

  Gizartea

Aroztegiko proiektuaren jarraipen batzordea «pozoindutakoa» dela dio Aroztegia eta gero zer plataformak

Azken asteetan Aroztegiko proiektuari buruz izan diren gertakarien inguruan oharra kaleratu du Aroztegia...eta gero zer? Plataformak

Plataformaren irudiko, Baztanen eratu behar den batzorde bakarra Aroztegiako UGPSa gelditzeko eta herritarren borondatea betetzeko lan eginen duena da.

Aroztegiari buruzko batzorde bat sortzeko Baztango udalaren babes zabala baikor baloratu du Geroa Baik

  Gizartea  Baztan

Udal talde guztietako ordezkariek, Lekarozko alkateak, udal arkitektoak, Nafarroako Gobernuko ordezkari batek eta sustatzailearen ordezkari batek osatuko dute

Baztango Geroa Baik era positiboan baloratu du Aroztegia proiektuari buruzko berariazko batzorde bat sortzeko bere proposamenean lortutako udal babes zabala, horrela udalean ordezkaritza duen talde orok proiektuaren garapenari buruzko informazio zuzena izan dezan.

Aroztegiko proiektuaren jarraipena egiteko udal batzordea sortzea erabaki du Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan

Kontra bozkatzerakoan bakarrik gelditu den EH Bilduren ustez, Geroa Bairen proposamena «itxurakeria hutsa da, informazioa eta ardura Iruñean baitaude»

Baztango Balleko Etxeko urtarrilaren 26ko Osoko Bilkuran Baztango Geroa Baik Aroztegiako proiektuaren jarraipena egiteko udal batzordea sortzea proposatu zuen. Proposamen horren alde agertu zen udal batzarra, Geroa Baiko bi zinegotziek ez ezik, UPNko lauak, Baztan Auzolanean-ekoak eta Baztango Ezkerrako bi zinegotziek baiezko bozka eman baitzuten. EH Bilduko lau zinegotziak kontra agertu ziren.

Aroztegiako proiektuari buruz herritarrek erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute eskualdeko hainbat alkatek

  Gizartea  Baztan

Aroztegiako proiektuari buruz herritarrek erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute eskualdeko hainbat alkatek

Erabakiak Udalez Gaindiko Sektore Plana bezalakoak erabiliz hartzen badira, «tokiko entitateak soberan daude eta demokraziarik ez dago» salatu dute

Lekarozko Aroztegiako proiektuari buruzko iritzia emateko eta batez ere egitasmoa Udalez Gaindiko Sektore Plana gisara tramitatzeko erabakia kritikatzeko eskualdeko eta Baztanek mugakide dituen hainbat udalerrietako alkate eta zinegotziek abenduaren 21ean Baztango Udaletxean. «Proiektuaren onura edo kalteetatik harago, herrien etorkizuna baldintzatuko duten proiektuei buruz herritarrek beren iritzia agertzeko eskubidea dute eta administrazio publikoak herritarren errana errespetatzeko betebeharra. Demokraziaz ari gara. Ez gehiago ezta guttiago ere», adierazi zuten.

Aroztegiako proiektuak euskararen egoeran izan dezakeen eragina aztertuko dute Iruñean

  Gizartea  Baztan

Aroztegiako proiektuak euskararen egoeran izan dezakeen eragina aztertuko dute Iruñean

Zaldiko Maldiko elkartean abenduaren 15ean, ortzegunean 19:00etan

Zer eragin izanen du Aroztegiako proiektuak euskararen egoeran? Euskararen arnasguneak itotzen? Lurralde antolaketa eta hizkuntza. Galdera hauei erantzun ematen eta gaian sakontzen saiatuko dira abenduaren 15ean, ortzegunean 19:00etatik aitzinera Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, Aroztegia eta gero zer? Plataformako kideek eta UEMAko Goizalde Aranak eskainiko duen solasaldian.

Palacio de Arozteguia enpresak demokrazia mehatxatzen duela uste du Aroztegia… eta gero zer? Plataformak

  Gizartea  Baztan

Palacio de Arozteguia enpresak demokrazia mehatxatzen duela uste du Aroztegia… eta gero zer? Plataformak

Abenduaren 1ean egindako agerraldian, enpresaren jazarpena salatu dute eta proiektuaren tramitazioaren aurka jarrita dauden helegiteei buruz ere aritu ziren

Palacio de Arozteguia S.L. enpresak zazpi herritarren kontra abiatutako jazarpen kanpainaren berri eman zuen abenduaren 1ean Aroztegia… eta gero zer? Plataformak. Proiektuaren tramitazioaren aurka jarrita dauden helegiteei buruz ere aritu ziren Arizkunenean eskainitako prentsaurrean.

Lekarozko egitasmoari buruzko informazioa emanen du Iruñean Aroztegia… eta gero zer Plataformak

  Gizartea  Baztan

Azaroaren 21ean, astelehen arratsaldeko 7etan Katakraken

 

Aroztegia...eta gero zer? Plataformak aste honetan, azaroaren 18an,  Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxean burutu behar zuen mahai ingurua bertan behera gelditu da gaztetxearen itxiera dela medio. Hurrengo astelehenean, azaroaren 21ean Katakraken eginen dena mantentzen da. Astelehen arratsaldeko 7etan izanen da.

Garbiñe Elizegi: "Amalurra eta baztandarrak defendatzen jarraituko dugu"

  Gizartea  Baztan

Garbiñe Elizegi: "Amalurra eta baztandarrak defendatzen jarraituko dugu"

Garbiñe Elizegi eta Joseba Otondok atzo hainbat orduz deklaratu zuten epailearen aitzinean, Palacio de Arozteguia S.L. enpresak prebarikazio delitua leporatuta.

 

Joseba Otondo: «ezin gaituzte erosi, ez gaudelako salgai»

  Gizartea  Baztan

Joseba Otondo: «ezin gaituzte erosi, ez gaudelako salgai»

Joseba Otondo Bikondoa eta Garbiñe Elizegi Narbarte, gaur egun eta 2011tik 2015era Baztango alkate eta Baztango Batzar Nagusiko lehendakariak hurrenez hurren, deklaratzera deitu dituzte. Palacio de Arozteguia SL enpresak prekarikazio delitua leporatzen die.

Aroztegiako herri galdeketan mahaietako bokalak izateko izen ematea zabalik

  Gizartea  Baztan

Epea maiatzaren 31n akituko da

Aroztegiaren inguruko galdeketa ez-erreferendarioan parte hartzeko mahaiektako bokalak izateko izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du Baztango Batzar Nagusiko lehendakaria den Joseba Otondok. Izen emateko epea maiatzaren 31n akituko da.

EH Bilduren erranetan Aroztegiako aferean baztandarrei entzuteko beldur da Geroa Bai

  Gizartea  Baztan

«Batzar Nagusiari eta bertako kideei buruz alimaleko mespretxua» erakutsi duela uste du eta herri galdeketako protokoloan mahai guztietan begiraleak izendatzeko aukera badutela azpimarratu du 

Joan den ortziralean Aroztegiako herri galdeketaren inguruan egindako ez ohiko batzarreko bozketan parte ez hartzeko Geroa Baik emandako arrazoiei erantzun die EH Bilduk ohar bidez. «Geroa Baik ez du baztandarren iritzia jakin nahi. Aroztegia inposizioaren bidez egin nahi du, lekaroztarrei eta baztandarrei kasurik egin gabe», dio EHBilduren idatziak.

Lekarozko herriko batzarrak bere gain hartu du alkatearen kontrako salaketa

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Lekarozko herriko batzarrak bere gain hartu du alkatearen kontrako salaketa

Salatu dituzten zazpi baztandarrei bere elkartasun osoa adierazi die

Lekarozko herriko baztarrak joan den maiatzaren 20an egindako bilkuran Ariztegiako proiektuaren inguruan Baztan mailako herri galdeketa abiarazteko prentsaurrekoan egindako adierazpenen ondorioz salaketa jaso duten zazpi baztandarrei bere elkartasun osoa adierazi zien. Herriko batzarreak berea egin zuen Lekarozko alkatearen gaineko salaketa, erran zenez, alkateak herria ordezkatzen baitzuen prentsaurreko hartan.

Txirrinka martxak Aroztegiaren kontrako aldarria Nafarroako Gobernuaren aterat eraman du

  Gizartea  Baztan

Txirrinka martxak Aroztegiaren kontrako aldarria Nafarroako Gobernuaren aterat eraman du

Asteburu oroan Euskal Herri guztian ibili da

Larunbatean Iruñetik lurraren defentsan eta eredu sozialaren aldaketaren alde abiatu zen Txirrinka bizikleta martxaren lekuko nagusia Aroztegia eta gero zer? taldeak eraman zuen.

 

Baztango Geroa Bai-k, bozketari uko egin izanari buruzko arrazoiak eman ditu

  Gizartea  Baztan

Baztango Geroa Bai-k, bozketari uko egin izanari buruzko arrazoiak eman ditu

Baztango Batzar nagusiak, Aroztegiako aferari buruzko herri galdeketa bat egitea onartu zuen atzoko ez ohiko batzarrean. Bertan, UPN-k eta Geroa Bai-k bozkatzeko aukerari uko egin zioten.  

Baztango batzar nagusiak Aroztegiako proiektuari buruzko herri galdeketa egitea onartu du

  Gizartea  Baztan

Baztango batzar nagusiak Aroztegiako proiektuari buruzko herri galdeketa egitea onartu du

Herri galdeketa ez erreferendarioa izanen da ekainaren 5ekoa. Ortziraleko ez ohiko batzarrean saioan, proposamenak 23 aldeko bozka izan zituen eta abstentzio bat. Geroa Baik eta UPNk bozkatzeari uko egin zioten.

Bake epaitegian hainbat herritarren babesa jaso dute kereilatutako zazpi baztandarrek

  Gizartea  Baztan

Bake epaitegian hainbat herritarren babesa jaso dute kereilatutako zazpi baztandarrek

Palacio de Arozteguia enpresak kereila jarri die prentsaurreko batean parte hartu zutenei

Maiatzaren 13an, Baztango zazpi herritarrak bake epaitegirat joan behar izan zuten kontziliazio hitzordurat, Palacio de Arozteguia S.L. enpresak kereila kriminal bat aurkezteko asmoa agertu duelakoz. Gertaerak salatzera eta kereilatuak babestera herritar ugari bildu zen.

Protesta artean bisitatu du Aierdi presidenteordeak Aroztegia

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Protesta artean bisitatu du Aierdi presidenteordeak Aroztegia

Nafarroako Gobernuaren babesa eman dio proiektuari eta EH Bilduren ustez, «bere alderdiaren babesa gobernua sustengatzen dugun lau indarron jarrerarekin nahasi du»

Manu Aierdi, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako presidenteordeak Lekarozko Aroztegia ingurua bisitatu du maiatzaren 10ean sustatzaileekin batera eta Nafarroako Gobernuaren babesa eman dio proiektuari. Bien bitartean, Aroztegia eta gero zer? Plataformako kideek herri galdeketa eskatuz eta Barkosen gobernuaren jarrera salatuz oihu egin dute eta enpresak zazpi baztandar auzira eramanen dituela salatu dute.

Aroztegiako sustatzaileek epaitegietako bidea hartu izana salatu dute

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Aroztegiako sustatzaileek epaitegietako bidea hartu izana salatu dute

Alde batetik Garbiñe Elizegi alkate ohia eta Joseba Otondo gaur egungo alkatea salatu dituzte eta bertzetik, prentsaurreko batean parte hartu zuten zazpi baztandar

Lekarozko Aroztegiako egitasmoaren sustatzaile den Palacio de Arozteguia S.L. enpresak epaitegietako bidea hartu du. Alde batetik, Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohia eta gaur egun alkate den Joseba Otondo salatu ditu prebarikazio delitu bategatik. Bertzetik, prentsaurreko batean egindako adierazpenengatik zazpi baztandarren aurka ere demanda jarri du.

Aroztegia proiektuaren inguruko zuen galderei erantzun diete Baztango udal ordezkari guztiek

  Politika  Baztan

Aroztegia proiektuaren inguruko zuen galderei erantzun diete Baztango udal ordezkari guztiek

Hementxe dituzue Joseba Otondo alkateak (EH Bildu) eta Begoña Sanzberro (UPN), Ruben Ziganda (Geroa Bai), Florentino Goñi (Ezkerra) eta Alejandro Martin (Baztan Auzolanean) zinegotziek emandako erantzunak.

Mila lagun baino gehiagok eskatu dute herriak erabaki dezala Aroztegiko proiektuan

  Gizartea  Baztan

Mila lagun baino gehiagok eskatu dute herriak erabaki dezala Aroztegiko proiektuan

Herri galdeketa eskatzeko 700 sinadura baino gehiago bilduak dituzte gaurgero 

228 etxebizitza, hotela eta golf zelaia egiteko Aroztegiko proiektuak zuzen-zuzenean Lekarozko herriari eragin arren, bailara osoari ere eraginen dio, eta, horregatik, Baztanen herri galdeketa egiteko eskatzen du Aroztegia... eta gero zer? plataformak. Larunbat arratsaldean Elizondon antolatutako manifestazioan mila lagunek baino gehiagok bat egin zuten eskaera horrekin. 

Aroztegia proiektuaren inguruan zerbait galdetu nahi diezu?

Elkarrizketa online 2016-04-19 09:34

Aroztegia proiektuaren inguruan zerbait galdetu nahi diezu?

Baztango bortz udal taldeek Aroztegia proiektuaren inguruko zure galderei erantzunen diete erran.eus-en. Zu izanen zara kazetaria eta zuk erabakiko duzu zeini egin nahi diozun galdera. Joseba Otondo alkatea (EH Bildu) eta Begoña Sanzberro (UPN), Ruben Ziganda (Geroa Bai), Florentino Goñi (Ezkerra) eta Alejandro Martin (Baztan Auzolanean) zinegotziak zure galderen esperoan egonen dira.

Bidali galderak ortzegun honetarako, apirilak 21, eta apirilaren 29tik aitzinera zuen galderen erantzunak argitaratuko ditugu. Galdera bidaltzerakoan zehaztu zein udal ordezkariri egin nahi diozun galdera.

Noiz: 2016-04-19 09:34

«Aroztegiaren alde zein kontra daudenei dei egiten diegu larunbatean etortzera»

  Gizartea  Baztan

«Aroztegiaren alde zein kontra daudenei dei egiten diegu larunbatean etortzera»

Aroztegia eta gero zer? plataformak dei egin die aroztegiaren alde zein kontra dauden herritar guztiei larunbatean eginen den manifestaldian parte hartzeko. 

Estebe Apezetxe eta Agurtzane Obregozok Xorroxin irratian adierazi dutenez, Baztandarrek erabaki beharreko gaia da Aroztegiarena. Sinadura bilketez, atxikimenduez edota Udalez Gaindiko Plan Sektorialak ekarri ditzakeen ondorioez ere mintzatu dira. Xehetasun guztiak elkarrizketan aditu daitezke

"Aroztegiaren alde zein kontra daudenei dei egiten diegu larunbatean etortzera"

  Gizartea  Baztan

"Aroztegiaren alde zein kontra daudenei dei egiten diegu larunbatean etortzera"

Aroztegia eta gero zer? plataformak dei egin die aroztegiaren alde zein kontra dauden herritar guztiei larunbatean Aroztegiaren kontra eginen den manifestaldian parte hartzeko. Estebe Apezetxe eta Agurtzane Obregozok Xorroxin irratian adierazi dutenez, Baztandarrek erabaki beharreko gaia da Aroztegiarena. Sinadura bilketez, atxikimenduez edota Udalez Gaindiko Plan Sektorialak ekarri ditzakeen ondorioez ere mintzatu dira. Xehetasun guztiak elkarrizketan aditu daitezke

 

 

 

Apirilaren 23ko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Aroztegia eta gero zer? Plataformak

  Gizartea  Baztan

Apirilaren 23ko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Aroztegia eta gero zer? Plataformak

‘Aroztegiako UGS/PSIS gelditu! Herriarena da hitza, herriarena erabakia’ goiburupean abiatuko da larunbat arratsaldeko 5etan Elizondon

Apirilaren 23an, larunbat arratsaldeko 5etan,  manifestazioa izanen da Elizondon,  Aroztegiako UGPS-a gelditzeko eta Baztango herritarren erabakia errespetatua izan dadin eskatzeko. Manifestazio horretan parte hartzeko deia egin du Aroztegia eta gero zer Plataformak: «Behin eta berriz erran dugun bezala, ez dugu Nafarroako Gobernuak UGPS bidez egin nahi digun inposaketa hau onartzen eta egitasmo urbanistiko honen aitzinean baztandarrok dugun iritzia zein den jakiteko beharra ikusten dugu, demokraziaren beharra ikusten dugu, herritarron tenorea da!».

Euskal Herriko Itzuliko Lesakako etapan Aroztegia salatu zuten

  Gizartea  Mendialdea

Euskal Herriko Itzuliko Lesakako etapan Aroztegia salatu zuten

Podiumean "Aroztegia pelotazo urbanistikoa, Geroa Bai arduradun" pankarta hedatu zuten 

Eskualdean barna ibili eta Lesakan helmuga izan zuen Euskal Herriko itzuliko atzoko etaparen akaberan Aroztegiko proiektuaren salaketa podiumerat eraman zuten. Bi pertsona Manu Aierdi  ekonomia gaietarako lehendakariordearen ondorat “Aroztegia pelotazo urbanistikoa, Geroa Bai arduradun” kartelarekin hurbildu ziren. Segurtasuneko arduradunek zakarki kanporatu zituzten. 

Aroztegiaren inguruan Geroa Bairen jarrera salatu du Baztango EHBilduk

  Gizartea  Baztan

Baztango etorkizuna balditzatzen duen horrelako proiektuari buruz herritar guztien iritzia emateko eskubidea aldarrikatuko du

Aroztegiako proiektuaren inguruan eztabaidaren muina erraza dela uste du Baztango EHBilduk: inposizioa edo herriari galdegitea. Eta horren aitzinean, Geroa Bai non dagoen galdetzen du. Modu berean, «zentzuzkotasuna eta neurrizkotasuna eta demokrazia gehiago» eskatu du EH Bilduk. 

Geroa Bai bakarrik agertu da Aroztegiko herri galdeketaren kontra

  Gizartea  Baztan

Apirilaren 1ean egin zen Batzar Nagusian 21 batzarkide galdeketa egitearen alde, 6 abstentzio eta Geroa Bairen kontrako bozka bakarra

Joan den ortziralean Baztango Batzar Nagusiak ohiko bilkura egin zuen eta gehiengo zabal batek Kuarteleteko batzarkideek aurkeztutako mozioarekin bat egin eta Aroztegiko Udalez gaindiko sektore plana gelditzeko eta afera herri galdeketaren bidez erabakitzearen aldeko proposamena babestu zuten. Proposamen horren alde 21 batzarkidek egin zuten, 6k abstentziorat jo zuten (UPNko 4ak) eta Geroa Bairen ordezkari bakarrak kontra bozkatu zuen. 

Baztango Geroa Baik dioenez Aroztegiari buruz herri kontsulta ukatu dutenak EH Bildu eta Ezkerra dira

  Gizartea  Baztan

Alkatea ere kritikatu du, «etengabe bere interes pertsonala interes general bihurtzen ari baita»

Baztango Geroa Bai, Aroztegiako proiektua dela eta pankarta, ohar eta prentsaurreko bidez «jasotzen ari dituen presio latzak direla eta», gogorarazi nahi du EH Bildu eta Baztango Ezkerra izan direla gai honen inguruan herri kontsulta hirutan ukatu dutenak, egiteko aukera juridikoa zegoenean. 

Herri galdeketa martxan paratzeko prozedura abiatu du Aroztegia eta gero zer? Plataformak

  Gizartea  Baztan

Herri galdeketa martxan paratzeko prozedura abiatu du Aroztegia eta gero zer? Plataformak

Horretarako Baztango zentsoaren %10ak sinatu behar luke eta apirilaren 1ean hasiko dira sinadurak biltzen

Ados zaude Lekarozko Aroztegia eremuan,  228 etxebizitza, hotela, eta golf zelaia biltzen dituen egitasmo urbanistikoarekin, Bai ala Ez? Horixe izanen litzateke Aroztegia eta gero zer? Plataformak bultzatu nahi duen herri galdeketaren galdera zehatza. Martxoaren 30ean Arizkunenean egindako aurkezpenean hainbat herritarrek azaldu dutenez, «Herri galdeketa martxan paratzeko prozedura abiatu dute eta horretarako, Baztango zentsoaren %10ak sinatu beharko luke». 

Apirilaren 23rako manifestazioa deitu du Aroztegia eta gero zer? Plataformak

  Gizartea  Baztan

Baztango Udalak eta Batzar Nagusiak herri galdeketaren prozedura martxan jartzeko sinadura bilketa eginen du

UGPSa gelditzeko eta herri galdeketa babesteko, apirilaren 23an Elizondon eginen den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Aroztegia eta gero zer? Plataformak. Aldi berean, bai Baztango Udalak baita Baztango Batzar Nagusiak ere herri galdeketaren prozedura martxan jartzeko sinadura bilketa eginen du. 

Aroztegia eta gero zer? Plataformak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aitzinean

  Gizartea  Baztan

Aroztegia eta gero zer? Plataformak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aitzinean

Palacio de Arozteguia enpresa sustatzaileak egin duen lan saioa dela-eta

Palacio de Arozteguia S.L enpresa sustatzaileak Parlamentuan lan saioa egin du martxoaren 2an, Aroztegiko proiektua azaltzeko parlamentariei. Aroztegia...eta gero zer? Plataformak, bere aldetik, elkarretaratzea egin du UGPSa gelditzeko eta Herri Galdeketa eskatzeko. Elkarretaratuetako batzuk mafiosoz jantziak ageru dira eta ‘El padrino’ filmako musika jarri dute.

Aroztegia eta gero zer? Plataformak elkarretaratzea eginen du Nafarroako Parlamentuaren aitzinean

  Gizartea  Baztan

Martxoaren 2an, asteazken goizeko 9etan, Palacio de Arozteguia enpresak eginen duen lan saioa dela-eta 

Palacio de Arozteguia S.L enpresak Parlamentuan lan saioa eginen du martxoaren 2an. Beraz, asteazken honetan, goizeko 9tan, Nafarroako Parlamentuaren aitzinean, Aroztegia...eta gero zer? Plataformak elkarretaratze bat deitu du Aroztegiako UGPSa gelditzeko eta Herri Galdeketa eskatzeko.

Sustrai Erakuntzak Aroztegiko UGPS-aren kontra jarritako helegitean parte hartuko du Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan

Sustrai Erakuntzak Aroztegiko UGPS-aren kontra jarritako helegitean parte hartuko du Baztango Udalak

Geroa Baik aurkeztutako mozioa, UPN eta Baztan Auzolanean taldeen babesarekin onartu zen, herritar batzuk herri galdeketa loteslea eskatzen zuten bitartean

Otsailaren 25ean egindako Baztango udalaren osoko bilkuran Geroa Baik urjentziaz sartutako mozioa eztabaidatu eta onartu zen, Geroa Bai, UPN eta Baztan Auzolanean taldeen aldeko botuarekin eta EH Bildu eta Baztango Ezkerraren kontrakoekin. Horren arabera, Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 20an onartutako Aroztegiko UGPS-aren kontra Sustrai Erakuntza Fundazioak jarritako helegitean parte hartuko du Baztango Udalak.

Lekarozko batzarreak ere Aroztegiari buruzko herri galdeketa eskatu du

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Proiektuaren inguruko erabakiak Baztanen eta baztandarrek erabakitzearen alde agertu dira 

Joan den ortziralean, otsailak 19, Aroztegiako UGPSa (edo PSISa) eta Baztan mailako herri galdeketaren inguruan solasteko batzarrea deitua zen Lekarozko herrian. Batzarre hontan Lekarozko herritarrak Nafarroako Gobernuak onarturiko UGPSa gibelat bota eta Aroztegiako proiektuaren inguruko erabakiak Baztanen eta baztandarrek erabakitzearen alde agertu ziren. 

Aroztegiari buruzko galdeketa eskatu dute gizarte zibileko 45 ordezkarik

  Gizartea  Baztan

Aroztegiari buruzko galdeketa eskatu dute gizarte zibileko 45 ordezkarik

Sagrario Aleman euskaltzaina, Montxo Armendariz zinema zuzendaria, Jose Mari Esparza eta Patziku Perurena idazleak eta Iñaki Egaña historialaria daude Aroztegia... eta gero zer? plataformaren eskaerarekin bat egin dutenen artean

Lekarozko Aroztegiko proiektua geldiarazi eta hari buruzko herri galdeketaren emaitza bete beharrekoa izatea eskatu dute Nafarroako gizarte zibileko 45 kidek, manifestu baten bidez. Bultzatzaileek salatu dute «inposizio politiko garbia» dela proiektua, «UPNk utzitako herentzia pozoitua».

Herri galdeketa loteslea egitea eskatu du Aroztegia eta gero zer? Plataformak

  Gizartea  Baztan

Herri galdeketa loteslea egitea eskatu du Aroztegia eta gero zer? Plataformak

Datozen bi asteetan bilerak proposatu dituzte aldaketaren gobernua babesten duten taldeekin, zein tokiko administrazioko erakunde ezberdinekin

Aroztegia eta gero zer? Plataformaren ustez, alde guztietako adostasunarekin eginen den Baztan mailako herri galdeketa lotesle bat egitea da Aroztegiko proiektuaren inguruan irtenbide bakarra. Horrela jakinarazi du ilbeltzaren 27an egindako agerraldian. Plataformak dioenez, «inposaketaren aitzinean ariketa demokratiko batekin erantzutea proposatzen du». Hurrengo bi asteetan aldaketaren gobernua babesten duten taldeekin zein tokiko administrazio erakunde ezberdinekin bilerak proposatuko dituzte aterabide hau planteatzeko.

Herria ez dagoela Aroztegiako proiektuaren kontra dio Baztango Geroa Baik

  Gizartea  Baztan

Herria ez dagoela Aroztegiako proiektuaren kontra dio Baztango Geroa Baik

Egitasmoak legea betetzen duela eta bailarari lana emanen diola uste du eta udal hauteskundetan proiektuaren aldeko taldeek botu gehiago lortu zituztela azpimarratu du 

Baztango Geroa Baik ohar bidez aipatutakoaren arabera, «Aroztegiako proiektua ez doa baztandarren borondatearen kontra. Borondate hori udalak adierazten du, udala da hirigintza arloan konpetentziak dituen organoa eta proiektuaren alde agertu da». Aipatzekoa da Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeak gaur Aroztegia bisitatzeko asmoa duela.

Baztango Batzar Nagusiak ere Gobernuak Aroztegiko egitasmoaz hartu duen erabakia arbuiatu du

  Gizartea  Baztan

Geroa Bairen gobernu berriak inposizioaren jarrera zaharrarekin segitzeko erabaki politikoa hartu duela dio

Baztango Batzar Nagusiak eta Lekarozko herriak Aroztegiako udalez gaindiko plan sektorialari buruz Nafarroako Gobernuari aurkeztutako errekerimendua onartu ez dela jakin ondotik, Baztango Batzar Nagusiak ilbeltzaren 4an egindabo bilkuran mozio bat onartu zuen, aldeko 17 boturekin, kontrako 7 eta 6 abstentzioekin. Mozio horrek Geroa Bairen gobernuak hartutako erabakia guztiz arbuiatzen dute, «eta herritarren hitzari kasurik egiten ez dion neurrian, gobernua bera gaitzesten».

Gobernuak Aroztegiko egitasmoarekin aitzinera egitea erabaki duela salatu dute

  Gizartea  Baztan

Gobernuak Aroztegiko egitasmoarekin aitzinera egitea erabaki duela salatu dute

Geroa Bai-ren erabakia kritikatu dute Aroztegia eta gero zer? Plataformak, Sustrai Erakuntza fundazioaren laguntzarekin

Nafarroako Gobernuak Aroztegiko egitasmo urbanistiko espekulatzailearekin aitzin egitea erabaki du abenduaren 30ean. «Aroztegiko proiektua, UGPS-a bezala bideratzea hasiera batean UPNren gobernuak abiatu zuen arren,  Geroa Bairen gobernuak joan den astean hartutako erabakiaren bitartez,  bidegabekeria hau babestea erabaki du», Aroztegia eta Gero zer? Plataformak, Sustrai Erakuntza fundazioaren laguntzarekin salatu duenez.

Lekarozko Aroztegiako UGPSa lehenbailehen geldiarazteko 900 sinadura aurkeztu dituzte

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Lekarozko Aroztegiako UGPSa lehenbailehen geldiarazteko 900 sinadura aurkeztu dituzte

Proiektua aurkeztekotan, bertze herritar guztiek egiten duten bezala Baztango Udaletik aurkeztea ere eskatu dute 

Aroztegia...eta gero zer? Plataformaren izenean, Nafarroako Gobernuko erregistroan, aste batean Baztanen lortutako 900 sinadura aurkeztu dituzte urriaren 16an, ortziral goizean, Nafarroako Gobernuko lehendakariari Lekarozko Aroztegia eremuan egin nahi den UGPSa gelditzeko eskaerarekin batera.

Aroztegiako proiektua geldiarazteko sinadura bilketa kanpaina egiten hasi dira

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Lekarozko herriak zein Baztango Batzar Nagusiak egindako eskaerei erantzunez, UGPSa bertan behera gelditzea eskatu dio Gobernuari Aroztegia eta gero zer? Plataformak 

Aroztegia…eta gero zer? Plataformak Lekarozen egin nahi den UGPSari buruz izan diren bileren ondorioak azaltzeko eta hurrengo aste honetan planteatzen duten sinadura bilketaren berri emateko agerraldia egin zuen ortzegun goizean.

Aroztegiako proiektuaren egoerari buruzko solasaldia eskaini dute Lekarozen

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Aroztegiako proiektuaren egoerari buruzko solasaldia eskaini dute Lekarozen

Ortziralean eskola zaharrean egindako mintzaldian, Aroztegia eta gero zer? Elkarteko Garbiñe Elizegi, Sustrai erakuntzako Martin Zelaia eta Paula Kasares hizkuntzalaria izan ziren

Aroztegiako proiektuaren egoerari buruzko solasaldia izan zen Lekarozko eskola zaharrean urriaren 2an. Garbiñe Elizegik, Aroztegia eta gero zer? Elkarteko kideak egitasmoaren ibilbide historikoaren berri eman zuen. Ondotik Sustrai erakuntzako Martin Zelaia Nafarroan dauden udalez gaindiko plan sektorial (UGPS) desberdinei buruz solastatu zen. Akitzeko Paula Kasares hizkuntzalaria eta Baztango euskara zerbitzuko teknikaria proiektuaren eragin sozial eta linguistikoetaz aritu zen. Hitzaldira berrogei lagun inguru hurbildu ziren.

 

Aroztegiko proiektua geldiarazteko eskaria ez zuela Baztango alkate bezala egin dio Joseba Otondok

  Gizartea  Baztan

Aroztegiko proiektua geldiarazteko eskaria ez zuela Baztango alkate bezala egin dio Joseba Otondok

Geroa Baik alkatearen kontra aurkeztutako gaitzespen mozioari erantzunez, errekerimendua Batzar Nagusiko presidente bezala egin zuela jakinarazi dute EHBilduk eta Baztango Ezkerrak

Lekarozko Aroztegiko Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialaren (UGPS) azken aldian gertatutakoen inguruan solasteko agerraldia egin dute irailaren 30ean Joseba Otondo Baztango alkateak eta EHBildu eta Baztango Ezkerrako udal gobernu taldeko kideek. Proiektua gelditzeko Nafarroako Gobernuari egindako errekerimendua Joseba Otondok Batzar Nagusiko presidente bezala egin zuela aipatu dute eta ez Baztango alkate bezala.

Lekarozko UGPSa berraztertzea eskatu dio Aroztegia eta gero zer? Plataformak Nafarroako Gobernuari

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Lekarozko UGPSa berraztertzea eskatu dio Aroztegia eta gero zer? Plataformak Nafarroako Gobernuari

Aroztegiako proiektuaren inguruko egoera azaltzeko eta izanen dituen ondorioak argitzeko solasaldia antolatu dute urriaren 2an Lekarozen 

Aroztegia…eta gero zer? Plataformak eta Sustrai Erakuntzak Lekarozen egin nahi den Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialari (UGPS) buruz bere ikuspuntua agertzeko eta honen aurrean hurrengo astetan burutuko diren ekintzen berri emateko prentsaurrea eskaini zuen irailaren 29an.

Aroztegiako promotorak Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohia salatu du

  Gizartea  Baztan

Aroztegiako promotorak Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohia salatu du

Kontrako iritzien jazarpen onartezina eta errepresio ideologikoa ikusten du EH Bilduk 

EHBilduk jakinarazi duenez, Palacio de Arozteguía S.L. promotorak Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohiari «Aroztegiako aferan herritarren interesak defenditzeagatik eta kritika politiko legitimoa egiteagatik auzitegietan 36.000 euroko salaketa» paratu dio. Salaketa ekainaren 19an aurkeztu zuten.

Aroztegiako udalez gaindiko plana gibelat botatzeko eskaria egitea onartu du Baztango Batzar Nagusiak

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Aroztegiako udalez gaindiko plana gibelat botatzeko eskaria egitea onartu du Baztango Batzar Nagusiak

Lekarozko herriak batzarrean hartutako erabakiari bidea emanez 

Baztango Batzar Nagusiak uztailaren 1eko ohiko bilkuran Aroztegiako Udalez gaindiko plan sektorialari buruz  (UGPS) Nafarroako Gobernuari errekerimendua egitea erabaki zuen, modu horretan, Aroztegiako UGPSa balio gabe uzteko galdeginez.

 

Nafarroako Gobernuak Aroztegia Jauregia turismo-eremua PSIS gisa behin betikoz onartu du

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Nafarroako Gobernuak Aroztegia Jauregia turismo-eremua PSIS gisa behin betikoz onartu du

Proiektua onartezina da Aroztegia eta gero zer? Plataformarendako eta Baztango Udalaren autonomiaren kontrako eraso larritzat jo du Gobernu taldeak

Nafarroako Gobernuak maiatzaren 20an egindako bilkuran behin betikoz onartu du Lekarozko Aroztegia Jauregia turismo-eremua PSIS (Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektoriala) gisa onartzea, Lurralde Antolaketaren Batzordeak egindako aldeko txostena jaso ondoren.

Aroztegiko proiektua geldiarazteko kontzentrazioan ehun lagunek parte hartu zuten Elizondon

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Aroztegiko proiektua geldiarazteko kontzentrazioan ehun lagunek parte hartu zuten Elizondon

Baztango aferak baztandarrek erabaki, Aroztegia gelditu goiburupean kontzentrazioa deitu zuten Aroztegia eta gero zer? plataformak eta Lekarozko gazteek martxoaren 21ean, larunbatean arratsaldean Elizondoko plazan. Ehun bat lagun bildu ziren, «proiektu urbanistiko espekulatzailearen kontra gaudela erakusteko».

Baztango Geroa Baik bere babesa eman dio Aroztegia proiektuari

  Gizartea  Baztan

Koalizioak bailararako proiektu dinamizatzailea dela eta garapena, enplegua eta aberastasuna ekarriko dituela defendatu du

Baztango Geroa Baik Aroztegia Jauregiko Proiektua, proiektu garrantzitsua, dinamizatzailea eta eskaintza turistikoa bultzatu eta anizten duela defendatu du, eskualdean azken urteotan modu garrantzitsuan hazi den sektore batetan alegia, eta sektorearen gainontzekoei onurak ekar diezaiekeena, nazioarteko dimentsioa emanaz gainera. Ikuspuntu turistikotik, Baztan jomuga ezagutarazteko oso baliogarria izanen da, ziurtatu du koalizioak.

Lekarozko Aroztegiko egitasmoaren kontrako bertso afaria egin dute

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Lekarozko Aroztegiko egitasmoaren kontrako bertso afaria egin dute

Aimar Karrika eta Eneko Fernandez aritu ziren Legate elkartean

Lekarozko gazteek eta Aroztegia eta gero zer? taldeak antolaturik larunbat gauean Lekarozko Legate elkartean bertso afaria egin zuten, «Aroztegiko pelotazo urbanistikoaren kontra bertso giroan». Harat hurbildutakoek Aimar Karrika eta Eneko Fernandez bertsolariekin gaualdi ederraz gozatu ahal izan zuten.

Lekarozko Aroztegiko asmoa ‘pelotazo urbanistikoa’ dela uste du

  Gizartea  Baztan

Baztango beharrekin ez duela zer ikusirik dio

Aroztegiako PSISa salatzeko elkarretaratzea egin dute Lekarozen

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Aroztegiako PSISa salatzeko elkarretaratzea egin dute Lekarozen

Baztango aferak baztandarrek erabaki behar dituztela uste du Aroztegia eta gero zer Plataformak

Lekarozko herrian Aroztegiako PSISa salatzeko eta Baztango aferak Baztanen erabaki behar direla aldarrikatzeko urtarrilaren 4ean, igande eguerdian elkarretaratzea egin zuten. 100 herritar baino gehiagok Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetutako eta aitzineko aldian ez bezala orain Baztango Udalaren eta herritarren gainetik salto eginez tramitatu nahi duten Aroztegiako PSISa salatu zuten.

Aroztegiari buruzko bilera informatiboa eginen da ekainaren 20an Lekarozko eskolan

  Gizartea  Baztan  Lekaroz

Aroztegiari buruzko bilera informatiboa eginen da ekainaren 20an Lekarozko eskolan

Ortziral arratsaldeko 7etan deitu du Baztango Udalak

Palacio de Arozteguia, S.L. enpresak Aroztegia ingurunerako sustatu nahi duen Udalez Gaindiko Plan Sektorialari (UGPS) buruz aritzeko bilera informatiboa deitu du Baztango Udalak ekainaren 20an, ortziral arratsaldeko 7etan Lekarozko eskolan.

Aroztegiko proiektua gelditu delakoz kontent agertu da Baztango Udal Gobernu taldea

  Gizartea  Baztan

Aroztegiko proiektua gelditu delakoz kontent agertu da Baztango Udal Gobernu taldea

Epaitegiak argi utzi du proiektu «burugabea» legez kontrakoa dela

«Hamaika oztopo gainditu ondotik» Baztango Udal Gobernu taldea kontent agertu da prentsaurrean, Lekarozko Aroztegiko proiektu urbanistikoa bertan behera utzi duelako Nafarroako Justizia Goi Epaitegiak (TSJN). «Zorionez, udal gobernu honek hainbat herritarren zein teknikoren laguntzarekin lortu du proiektu burugabe hau gelditzea. Horregatik eskertu nahi ditugu helburua lortzen lagundu gaituzten guztiak» adierazi dute prentsaurrean Garbiñe Elizegi Baztango alkateak, Bilduko Jon Elizetxek, Baztango Ezkerrako Florentino Goñik eta Lekarozko alkate den Jose Angel Garciak.

Lekarozko proiektua geldiarazi duela jakinarazi du Aroztegia eta gero zer? taldeak

  Gizartea  Baztan

Lekarozko proiektua geldiarazi duela jakinarazi du Aroztegia eta gero zer? taldeak

Azaroaren 23an, garaipena ospatzeko herri afaria eta gaualdia antolatu dituzte Elizondoko Gaztetxean

Aroztegia eta gero zer? taldeak Aroztegiako “proiektu urbanistiko-espekulatzailea geldiarazi duela” jakinarazi nahi izan du prentsaurrean. Nafarroako Auzitegi Nagusiak elkarteak aurkeztutako errekurtsoa ontako eman eta aitzineko udalak eta Nafarroako Gobernuak onartutako Udal Planaren aldaketa bertan behera utzi du, horrela, Aroztegiako lurren kalifikazio-aldaketa bertan behera utziz. “Aroztegiako proiektua ez da egiten ahal; jokaldi espekulatzailea gelditu dugu. Zorionak, lekaroztarrak; zorionak baztandarrak” diote.

Aroztegia proiektua berrikustea onartu du Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan

Bildu, Ezkerra eta NaBai2011k egin dute berrikustearen alde, UPNk kontra

Baztango Balleko Udalak apirilaren 19an egindako ez ohiko osoko bilkuran Lekarozko Aroztegiko proiektu urbanistikoa geldiarazteko plan partzialaren behin betiko onarpenaren berrikusketa egitea onartu zuen. Proposamenaren alde Bilduko bortz zinegotziak, Ezkerrako biak eta Nafarroa Baikoa agertu ziren. Proposamenaren aurka berriz UPN. Orain espedientea Nafarroako Kontseilurat eramanen da eta honek loteslea den irizpena emanen du.

Aroztegiko proiektuaren tramitazioan gauzak argitzeko eskatu du NaBaik

  Gizartea  Baztan

Aroztegiko proiektuaren tramitazioan gauzak argitzeko eskatu du NaBaik

NaBaik duen interesa salatu du Aroztegia eta gero zer? taldeak

Aroztegiako proiektuaren inguruan txostena eskatu du Udalak

  Gizartea  Baztan

Aroztegiako proiektuaren inguruan txostena eskatu du Udalak

Txosten horren arabera, erabaki bat edo bertze hartuko luke Udalak

Aroztegia eta gero zer? Plataformak helegitea jarriko dio proiektuaren behin behineko onespenari

  Gizartea  Baztan

Aroztegia eta gero zer? Plataformak helegitea jarriko dio proiektuaren behin behineko onespenari

Baztango udala ez dela erabaki hau hartzeko organo konpetentea uste du

Otsailaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 35. Zenbakian Baztango Udalak argituratutako Udal Planaren aldaketaren behin-betiko onespenaren inguruan eta prentsan onespen honi buruz martxoaren 3an azaldutako berriari buruz, Aroztegia…eta gero zer? plataformak zenbait azalpen eman ditu, prentsa-ohar baten bidez.

Uztailaren 17ko manifestazioaren balorazio arras positiboa egin du Aroztegia eta gero zer? Plataformak

  Gizartea  Baztan

Uztailaren 17ko manifestazioaren balorazio arras positiboa egin du Aroztegia eta gero zer? Plataformak

NaBairen jarrera salatu du eta “kazikeen moduan jokatu zuela” uste du

Aroztegia…eta gero zer? plataformak uztailaren 17an Elizondon egindako manifestazioaren balorazio arras positiboa egin du, “parte hartze arras haundia izan zen eta plataformaren helburuak gainditu ziren”.

Mila lagunek bat egin zuten “Baztan Bizirik nahi dugu” manifestazioarekin

  Gizartea  Baztan

Mila lagunek bat egin zuten “Baztan Bizirik nahi dugu” manifestazioarekin

Amaiurko herriak eta Aroztegia eta gero zer? taldeak deituta, Munoa eta Aroztegiak egitasmoak gelditzea eskatu zuten

Aroztegia eta gero zer? Taldeak eta Amaiurko Herriak uztailaren 17an “Baztan bizirik nahi dugu! Herriaren hitza errespetatu Munoa eta Aroztegia gelditu!” izenburupean deitutako manifestazioak mila lagun inguru bildu zituen. Lekarozko Aroztegia eta Amaiurko Munoako proiektuan kontrako oihuak bota zituzten eta ingurumenaren defentsan agertu ziren.

Baztango Nafarroa Bai udal taldeak ez du Baztan Bizirik manifestazioa babestuko

  Gizartea  Baztan

Baztango Nafarroa Bai udal taldeak ez du Baztan Bizirik manifestazioa babestuko

Herritarren zati bat udal gobernuaren kontra jartzeko helburua bertzerik ez duela uste du

Baztango Balleko Etxeko Nafarroa Bai udal taldeak ez du uztailaren 17rako Baztan Bizirik nahi dugu izenburupean deitu den manifestazioa babestuko. Udal talde honen ustez, manifestazioaren deitzaileek Baztandarren Biltzarraren bezpera aukeratu dute, bisitari aunitz etortzen den eguna aprobetxatzeko eta bestaren hasierako izpiritua urratuz.

35 talde eta gizarte eragilek bat egin dute uztailaren 17an Elizondon deitutako manifestazioarekin

  Gizartea  Baztan

35 talde eta gizarte eragilek bat egin dute uztailaren 17an Elizondon deitutako manifestazioarekin

Amaiurko herriak eta Aroztegia eta gero zer? Taldeak deitu dute, “Baztan bizirik nahid dugu!” izenburupean

Aroztegia eta gero zer? Taldeak eta Amaiurko Herriak uztailaren 17rako “Baztan bizirik nahi dugu! Herriaren hitza errespetatu Munoa eta Aroztegia gelditu!” izenburupean deitu duten manifestazioak 35 talde, elkarte eta gizarte eragileren babesa jaso du, astelehenean egindako agerraldian jakinarazi zutenez.

'Baztan Bizirik nahi dugu' manifestazioarekin bat egitea proposatuko du Elizondoko batzarreak

  Gizartea  Baztan

'Baztan Bizirik nahi dugu' manifestazioarekin bat egitea proposatuko du Elizondoko batzarreak

Manifestazioa uztailaren 17an izanen da Elizondoko karriketan

Aroztegia proiektua onartu du Udalak ahobatez

  Gizartea  Baztan

Nafarroako Gobernuak du azken hitza

«Herriaren indarrarekin edozer gauza geldi daiteke»

  Gizartea  Baztan

«Herriaren indarrarekin edozer gauza geldi daiteke»

 

Lekarozko Aroztegiako egitasmoaren kontrako bizikleta martxa arrakastatsua izan zen

  Gizartea  Baztan

Lekarozko Aroztegiako egitasmoaren kontrako bizikleta martxa arrakastatsua izan zen

Egitasmoaren kontrako borrokan aldi berri bat ireki duela uste du Aroztegia… eta gero zer? Plataformak

Aroztegiako egitasmoa ingurumenekoa baino auzi soziala dela azpimarratu du Aroztegia… eta gero zer? Plataformak

  Gizartea  Baztan

Aroztegiako egitasmoa ingurumenekoa baino auzi soziala dela azpimarratu du Aroztegia… eta gero zer? Plataformak

Halere, Ingurugiro Departamentuak "ez duela sinesgarritasunik" uste du

Aroztegia proiektuaren kontra taldea sortu dute

  Gizartea  Baztan

Aroztegia proiektuaren kontra taldea sortu dute

 

Lekarozen hotela, golf-zelaia eta etxebizitzak eraikitzeko proiektuak eztabaida eragin du

  Politika  Baztan

Lekarozen hotela, golf-zelaia eta etxebizitzak eraikitzeko proiektuak eztabaida eragin du

PROIEKTUA EZTABAIDAN ‹ BAZTAN Lekarozen hotela, golf-zelaia eta etxebizitzak eraikitzeko proiektuak eztabaida eragin du Aroztegia Jauregiaren inguruan egin nahi den inbertsioaren kontra hainbat herritar

Lekarozko golf-zelaiaren proiektuak hasierako onarpena hartu du

  Gizartea  Baztan

Alegazioak aurkezteko epea zabalik