Pirinioetako arrazako 280 buru aurkeztu dira Elizondoko lehiaketa-enkantera

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko ira. 29a, 07:35
Abeltzain sarituak, antolatzaileak eta Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko kontseilaria, sari banaketaren ondotik. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Iruritako Teodora Mitxelenak eta Erratzuko Juan Jose Iñarreak aurkeztu dituzte Baztango bururik onenak

Aurten 26. edizioa bete duen Pirinioetako arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkantea egin da Elizondon Merkatuko Plazan asteburu honetan. Nafarroa eta Bizkaiako aziendek lortu zituzten sari gehienak. 4.000 bisitari baino gehiago hurbildu ziren Elizondora.

 

Gehien bat Euskal Herrian hazten diren aziendak izan ziren ikusgai Elizondon eta 34 abeltzainek (erdiak nafarrak) 280 buru aurkeztu zituzten. Sarien artean bat bereiztekotan, Juan Miguel Agirre Iparrea “Bibi” zenaren omenez, Iruritako Teodora Mitxelenak jasotakoa, bere ustiategiaren kalitatearengatik. Atal bakoitzeko irabazleak joarea eta 90 euro jaso zituen saritzat, 70 euro bigarrenak eta 50 euro hirugarrenak. Sari banaketan izan zen Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Toki Administrazio, Ingurumen eta Lurralde Antolaketarako kontseilaria.

Pirinioetako arraza kasik desagertua egotetik gaur egun 13.000 buru izatera pasatu da, hobekuntza genetikoaren ondorioz.  Elizondoko lehiaketan, geroz eta kalitate hobea izaten dela azpimarratu du epaimahaiak.

 

 

Hamabi kategoria eta sari bereziak

Baserritar bakoitzak kategoria bakoitzera bi buru aurkezten ahal zituen eta lehiaketan parte hartzeko aziendak hamabi kategoritan sailkatu ziren. Denera, 76 sari banatu ziren. Hauek izan ziren saridunak:

 

ZEZENKOAK

24 hilabete artekoak:

1. Maria Nela Vittorini (Zenotz)

2. Asier Bilbao (Durango)

3. Carlos Oroz eta Laura (Artze)

4. Juan Jose Urteaga (Zestoa)

5. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

 

2 eta 4 urte artekoak:

1. Teodora Mitxelena (Irurita)

2. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)

3. Isabel Laurnaga (Arraioz)

4. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)

5. Joseba Rekalde (Zeanuri)

 

4 urtetik goitikoak:

1. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)

2. Ion Peio Frantziskonea (Luzaide)

3. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

4. Jesus Ostiz (Olague)

5. Isabel Amondarain (Azotz)

 

URRUXAK

8-12 hilabete:

1. Carlos eta Laura Oroz (Artze)

2. Isabel Laurnaga (Arraioz)

3. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

4. Jon Koldo Bikandi (Iurreta).

5. Isabel Ibarrola (Arotz)

 

12-18 hilabete

1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

2. Isabel Ibarrola (Azotz)

3. Angel Mintxelena (Irurita)

4. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)

5. Juan Antonio Ustarroz (Senosiain)

 

18-24 hilabete:

1. Jose Antonio Sorbet (Burutain)

2. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

3. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

4. Juan Antonio Uztarroz (Senosiain)

5. Maria Nela Vittorini (Zenotz)

 

2-3 urte:

1. Isabel Ibarrola (Azotz)

2. Angel Mitxelena (Irurita)

3. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

4. Maria Nela Vittorini (Zenotz)

5. Aitor Arana (Arrasate)

 

3-4 urtekoak umatuak:

1. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

2. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)

3. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)

4. Isabel Laurnaga (Arraioz)

5. Juan Jose Urteaga (Zestoa)

Ugalketarako: Jesus Ostiz (Olague)

 

4-6 urtekoak umatuak:

1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

2. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

3. Isabel Laurnaga (Arraioz)

4. Maria Nela Vittorini (Zenotz)

5. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)

Ugalketarako: Ion Peio Frantziskonea (Luzaide)

 

6-8 urtekoak umatuak:

1. Joseba Rekalde (Zeanuri)

2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

3. Teodora Mitxelena (Irurita)

4. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)

5. Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin)

Ugalketarako: Joseba Rekalde (Zeanuri)

 

8-12 urte artekoak umatuak:

1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

2. Isabel Laurnaga (Arraioz)

3. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)

4. Prudencio Urkia (Idiazabal)

5. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)

Ugalketarako: Ricardo Palacios (Lakuntza)

 

12 urtetik goitikoak umatuak

1. Mari Carmen Abendibar (Iurreta)

2. Isabel Laurnaga (Arraioz)

3. Maria Neal Vittorini (Zenotz)

4. Carlos eta Laura Oroz (Artze)

5. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)

Ugalketarako: Carlos eta Laura Oroz (Artze)

  

SARI BEREZIAK

Azienda bururik onena: Carlos eta Laura Oroz (Artze)

Ernalkuntza artifizialeko arrik onena: Isabel Ibarrola (Azotz)

Ernalkuntza artifizialeko emerik onena: Dolaetxe Elkartea (Oñati)

Indize genetiko onenak dituen arra: Isabel Ibarrola (Azotz)

Indize genetiko onenak dituen emea: Prudencio Urkia (Idiazabal)

Baztango arrik onena: Teodora Mitxelena (Irurita)

Baztango emerik onena: Juan Jose Iñarrea (Erratzu)

Ernalkuntza artifizialaren erabilerarik onena: Iñiguez anaiak (Zudaire)

Ustiategiaren ugalkortasuna: SAT Sarvil (Salinas de Oro)

Nafarroako Aretxea Saria: Carlos Oses (Aizpun)

“Bibi” saria: Teodora Mitxelena (Irurita)

 

Gastronomia lehiaketa

Gastronomia lehiaketa egin da aurten ere eta bosgarren urtez, Nafarroako Aretxearen Salda, Busti eta pintxo lehiaketak egin dituzte. Pintxorik onena Elizondoko Karrika Ostatuak egin zuen, saldarik onena Azpilkuetako Bixta Edere jatetxeak eta Iruritako Olari jatetxeak egin zuen Baztango bustirik onena. Aretxearen inguruan eskaintza gastronomiko onena biltzen duen saria Elizondoko Labaien ostatuarentzat izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun