Baztan Abentura Parkeko istripua ustez 'giza akats' baten ondorioa dela dio Foruzaingoak

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 31a, 19:07

Ondorio hori atera du Foru Poliziak ezbeharra aztertu ondotik eta istripuaren ustezko erantzulea salatu du "homizidio arduragabea" leporatuz Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiaren aurrean. 

 

 

Foruzaingoak egin duen azterketaren arabera, joan den larunbateko istripuan hildako pertsonak derrigor lotuta behar zituen bi segurtasun-arnesetatik bakarra zuen lotua jauzi egin zuenean. Hau da, Beartzungo arroila alde batetik bertzera gurutzatzen duen sirga edo kablera lotu gabe zegoen, eta horrexegatik gertatu zitzaion istripua.

Atestatuaren ondorioz, Foruzaingoak istripuaren ustezko erantzulea salatu du zigor-arloko epaitegian, zehazki gertaera honen azterketa koordinatzen duen Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiaren aurrean. Salaketan, "arduragabekeriaz jokatzeagatik eragindako heriotzaren" delitua leporatu dio.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun