Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko proiektua geldiarazteko kontzentrazioan ehun lagunek parte hartu zuten Elizondon

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 23a, 11:53
Elizondoko plazan egin zuten elkarretaratzea.

Baztango aferak baztandarrek erabaki, Aroztegia gelditu goiburupean kontzentrazioa deitu zuten Aroztegia eta gero zer? plataformak eta Lekarozko gazteek martxoaren 21ean, larunbatean arratsaldean Elizondoko plazan. Ehun bat lagun bildu ziren, «proiektu urbanistiko espekulatzailearen kontra gaudela erakusteko».

Baztango aferak baztandarrek erabaki, Aroztegia gelditu goiburupean kontzentrazioa deitu zuten Aroztegia eta gero zer? plataformak eta Lekarozko gazteek martxoaren 21ean, larunbatean arratsaldean Elizondoko plazan. Ehun bat lagun bildu ziren, «proiektu urbanistiko espekulatzailearen kontra gaudela erakusteko».

Elkarretaratzean aipatu zutenez, «enpresa promotoreak Lekarozen 230 etxebizitzako luxuko eremua, golf belaia eta hotela egiteko proiektua herritarren iritziaren gainetik eta Lekaroz eta Baztango udalaren gainetik egin nahi du; PSIS bidez tramitatu nahi du. Gure herriari buruz erabakitzeko eskubidea kendu nahi digute. Ia 1000 pertsonako herri berria egin nahi dute eta ez dute guk deus erraterik nahi, ez dute guk deus erabakitzerik nahi».

Bide horretan Nafarroako Gobernuaren laguntza ezin hobea harpatu dutela aipatu zuten, zeren Nafarroako Gobernuak proiektua PSIS bidez tramitatzeko enpresaren eskaria onartu baitu, «eta hori eskandalagarria da hainbat arrazoiengatik: 2007an enpresak orduko proiektua PSIS bezala tramitatzeko egindako askariarei Nafarroako Gobernuak ezetz errab ziolako, 2009an Lekarozen herri galdeketa egin zelarik herritarren gehiengoa proiektuaren kontra agertu zelako, aitzineko proiektua Baztango Udalaren aitzinean gainerako herritarrek bezala tramitatu eta gero, orain udalaren gainetik tramitatu nahi dutelako eta aitzineko proiektua 2014. urtean Nafarroako auzitegi nagusiak geldiarazi eta gibelerat bota zuelako».

Nafarroako Gobernuak bi neurri erabiltzen dituela salatu ondotik, lekaroztarrek eta baztandarrek proiektu honekin ez dutela deus onik izanen aipatu zuten, «Aroztegiko mila biztanleko herri berri horren proiektua oraingo krisirat ekarri gaituen burbujen modukoa da, txantxulloa eta tratularitza bertzerik ez».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun