Sarako Izarrako Aritz Lekuona txapeldunorde trinketean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 9a, 19:00
Aspuru txapeldun eta Lekuona saratarra txapeldunorde, larunbatean Irrisarrin, sari banaketaren ondotik.

Iparraldeko lehen mailako amaturren esku huskako finala galdu zuen larunbatean Irisarrin Endaiarrak taldeko Asier Aspururen kontra

Iparraldeko Pilota Batzordearen trinketeko amaturren buruz buruko esku huskako txapelketako lehen mailako finala galdu zuen apirilaren 6an Irisarrin Sarako Izarrako Aritz Lekuonak, 19-40, Endaiarrak taldean Asier Aspuru Agorria bizkaitarraren kontra. Sariak hartzerakoan, bi pilotariek euskal selekzioa aldarrikatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun