Urdazubiko mendi itzuliaren bigarren edizioa ere arrakastatsua izan da

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 9a, 15:00
34 mendizalek parte hartu zuten larunbatean Urdazubiko mendi itzuliaren bigarren edizioan.

34 mendizale elkartu ziren larunbatean eta hamar kilometroko ibilaldiaren ondotik Koxkan bazkaldu zuten

Apirilaren 6an berriz ere kuadrilla ederra bildu zen inguruko mendiez gozatzeko, bigarren urtez segidan egin den Urdazubiko mendi itzulian. Apirileko lehen larunbat goizean goiz herriko plazan elkartu ziren 34 lagun eta hamar bat kilometro inguruko itzulia egin zuten, eguraldi polita lagun zutela. Ondotik, nola ez, Koxka jatetxean bazkari eder batez gozatzeko aukera izan zuten elkartutako herritarrek.

Leorlas auzoko bestetako lagunarteko solasaldi batean sortutako ekimena da mendi itzulia eta Pakito Irigoien mendizalea izaten dute gidari. Ea bada heldu den urtean hirugarren edizioa ere egiten duten.

Mendizaleak atseden hartzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun