Cie Kixka taldearen antzerki entsegu publikoak eginen dituzte apirilaren 10ean Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 9a, 11:00
Aurten 30 urte bete ditu Cie Kixka antzerki taldeak.

Asteazkenean 10:30ean eta 14:00etan izanen dira Larrekon

Kultur Topaketen Garaian sartuak dira Senperen apirilaren 6tik 19ra eta hainbat ekitaldi izanen dira. Apirilaren 10ean, asteazkenean 10:30ean eta 14:00etan, aurten 30 urte bete dituen Cie Kixka antzerki taldearekin eskutik, antzerki entsegu publikoak eginen dituzte Larreko kulturgunean.

Denentzat urririk izanen dira antzerki entseguak. Maliziak eta sorginkeriak erresuman eta Lore magikoaren misterioa haurrentzako tailerren bi sorkuntza izanen dira. Eskola-umeen tailerreko ikuskizun bat Jean-Paul Alegreren Taularen balada lanetik hartua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun