Senpereko SPUC errugbi taldea txapeldun

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 8a, 11:00
Senpereko SPUC taldeko errugbi jokalariak, Akitania Berriko erregionaleko bigarren mailako titulua lortu ondotik.

Akitania Berriko bigarren mailako finalean nagusitu zitzaion Ustaritz-Jatxou taldeari eta hirugarren mailako finalean Azkainek irabazi dio Sarako Izarrari

Akitania Berriko errugbi txapelketako finalak jokatu dituzte aste hondar honetan. Larunbatean, bigarren eta hirugarren mailako finalak jokatu zituzten Bidarten eta bietan eskualdeko taldeak izan ziren. Senpereko SPUCek gozotik dastatu zuen, bigarren mailako finalean Ustaritz-Jatxou taldeari 35-20 irabazita. Hirugarren mailako finalean, aldiz, Sarako Izarra taldeak 22-27 galdu zuen Azkaineren kontra. Giro bikaina izan zen Bidarten.

Sarako Izarrako jokalariak Bidarteko finalean.

Izugarrizko denboraldia egin du Senpereko taldeak, partida guztiak irabazi baititu, bat salbu. Hemendik aitzinera, Senpereko SPUC taldea Akitaniako txapelketan sartuko da eta, ondotik, Frantziakoan.

Azkaingo errugbi taldeko jokalariak, hirugarren mailako garaikurrarekin, Sarako Izarrari irabazi ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun