Pintura eta eskultura tailerra eta dantza izanen dituzte Senperen apirilaren 9an

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 8a, 15:00
'O!' dantza ikuskizuna emanen du Elirale taldeak urririk astearte arratsaldean Larrekon.

Kultur Topaketen Garaian murgilduak daude Senperen eta ziklo horren barrenean, apirilaren 9an, asteartean 14:30etik 18:00etara, pintura eta eskultura tailerra eskainiko dute Senpereko Ortzadarra elkarteko artistek, beraien lanak publikoaren aitzinean eginez Larreko atarian. Arratsalde berean, 17:00etan Larreko barnean, O! Dantza ikuskizuna eskainiko du urririk Elirale taldeak.

O! iragaiten da harrigarria den kupula puzgarri baten barnean. Publikoa gomitatzen duena eroso kokatzera kusku sekretu batean, denboratik kanpo. Ametsezko bidaia honetan, gorputz materia proteiforme bihurtzen da, tarteka gizakia, tarteka itsaspekoa edo animalia. Harreman zuzenean dantzariarekin, ia elkar hunkituz, barne esperientzia paregabea da ikuslearentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun