Amets Arzallus eta Jean Duverdier omendu dituzte Sarako Idazleen Biltzarrean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 2a, 08:00
Hainbat mahai izan ziren Sarako Idazleen 41. Biltzarrean. Argazkia: Ganex

41. edizioko Biltzar Sariak hartu dituzte bertsolariak eta marrazkilariak

Sarako Idazleen Biltzarraren berrogeita batgarren edizioa ongi pasatu da pazko astelehenean. Usaian bezala jende anitz ibili da, zeren bazen zer ikusteko. Eguerdian Biltzar Saria ukan dute, Amets Arzallus idazle, bertsolari eta kazetariak eta Jean Duverdier marrazkilari eta ilustratzaileak. Estofazko leihorretakoek ere izan dute jende, baita mediatekak ere eta haurrek izan dute non josta. Olhan Ikastolak ere izan du bere errekista ostatuan baitzuten beti jendea, kafea eta bertze hartzeko. 

 

Gaur profesionalen eguna lezean

Gaurko eguna, apirilaren 2an, profesionalen eguna izanen da eta Ipar Euskal Herriko historiaz ariko dira Sarako lezeetan egun osoan. 09:00etan harrera eginen dute, 09:30ean lezeen bisita gidatua. 10:30eean performantzia Gora euskal (H)errientsak eleberri grafikoaren inguruan, Dom Campistron eta Asisko Urmenetaren eskutik. 11:45ean Ipar Euskal Herriko historia: argitalpenak mintzaldia, Elkar saltegiko Peio Uhalten eskutik. 13:00etan bazkaria. 14:15ean (Ipar) Euskal Herriko historialari nagusiak, Claude Martinez historia irakaslearen eskutik. 16:00etan mahai ingurua, Ipar Euskal Herriko historia idazten ahal ote da? goiburupean. Peio Etxeberri-Aintxarten animazioarekin, Xabier Itzaina (Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalean ikerle), Emile Durkheim (Bordeleko Sciences-Po ikerketa zentroa), Maite Urmeneta (Historia-Geografiako irakasle), Bixente Irigarai (Baigorriko Mehaka interpretazio zentroko animatzaile) eta Philippe Etxegoien (Zuberoako historian berezituriko idazlea) ariko dira. 17:30ean bukatuko da bigarren egun hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun