Aurkeztu dituzte Herri Urratseko abestia eta bideoklipa

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 8a, 19:00

Maiatzaren 12an eginen dute Senpereko aintziraren inguruan Herri Urrats besta Ortzadarra lelopean. Neomak talde gipuzkoarrak egin du Hor gaude izeneko abestia, eta Nerea Ibarzabal bertsolariarenak dira hitzak. Atzo aurkeztu zituzten abestia eta bideoklipa Baionan eta dagoeneko entzungai daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun