Lanbideen Foroa eginen dute otsailaren 3an Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 30a, 08:00
Senpereko Larreko kulturgunean eginen dute Lanbideen Foroa larunbat goizean.

Hainbat lanbide ezagutu eta orientazio profesionala aukeratu nahi duten gazteei zuzendua, larunbatean 09:00etatik 12:00etara Larrekon

 

 

Senpereko Herriko Etxeko Kultura eta Animazio sailak antolatuta, hirugarren aldiz Lanbideen Foroa eginen dute otsailaren 3an, larunbatean 09:00etatik 12:00etara Larreko kulturgunean. Hainbat lanbide ezagutu eta orientazio profesionala aukeratu nahi duten gazteei zuzenduta dago foro hau.

Une pribilegiatua da profesionalak ezagutu eta solasak elkar trukatzeko. Edizio berri honetan, hainbat jarduera-sektoretako profesional anitz izanen dira beraien esperientzia partekatzeko prest. Nekazaritza, ingurumena eta natura, ikuskizuna, komunikazioa, eraikuntza, kirola, ondarearen kudeaketa, irakaskuntza, segurtasuna eta bertze hainbat arlotako profesionalak.

Truke- eta elkartze-aldi horiek aukera ematen dute lan-munduaren lehen ikuspegia izateko, funtsezkoa baita gazteentzat, orientazio-ikuspegia osatzeko.

Mundu profesionalari eta haren familiei buruz gehiago jakin nahi duten gazte guztiak dira ongietorriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun