Alkerdiko leizean topatutako hartzen buru-hezurrak ezagutu dituzte Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 2a, 15:00
Interesa piztu zuen Urdazubin Alkerdiko lezean topatutako bi hartz buru-hezurren aurkezpenak. Argazkia: Alicia del Castillo

Ondarearen Europako Jardunaldien barrenean egindako solasaldian

Ondarea bizirik goiburupean Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatu dituzte Nafarroako 52 udalerritan, 175 jarduera ingururekin. Eskualdean, Urdazubiko Alkerdiko leizean berriki topatu dituzten hartz arraren eta emearen buru-hezurrak ikusteko eta hari buruz gehiago jakiteko aukera izan dute irailaren 30ean, Asier Gomez paleontologoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak Urdazubiko kultur etxean eman duen solasaldian. Gero, Alkerdiko historiaurreko marrazkiak bisitatzeko aukera ere izan zen, doan.

Urdazubiko leizeko Goio Hualdek aipatu digunez, «aspaldian, orain dela zenbait mila urte, hartz hauek gure mendietan bizi ziren. Neguko hotz handietatik babesteko Alkerdiko leizean xoko bat harrapatu zuten, han berean hil ziren, eta orain dela guti aurkitu dituzte. Gaur egun, hezur hauek ikertzen ari dira eta laster Atapuercako laborategi batera eramanen dute. Bitartean bere garai bateko etxean ikusgai izanen dugu, Urdazubin».

Monica Villalba paleontologak azaldu zuenez, «hartz ar eta eme horien buru-hezurraz gain, hiena batena eta hainbat ugaztunena topatu dira Alkerdin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun