Ikasturte bukaerako besta izanen dute Sarako eskolan ekainaren 16an

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 14a, 11:34
Sarako ikasle, irakasle eta gurasoek ostiralean izanen dute ikasturte bukaerako besta.

Ostiralean 18:00etan hasiko da ikusgarria eta gero ostatua eta afaria izanen da

Ekainaren 16 an, ostiralarekin, eskola publikoko haurrek urte bukaerako ikusgarria aurkeztuko dute guraso eta jendeen aurrean. Aurten, eskolako maila guziek eskola denboran zirkoa landu dute kanpoko parte hartzaile batzuen laguntzarekin eta eskolako talde pedagogikoarekin, eta beraz lan honen emaitza taularatuko dute egun horretan. 

 

Arratsaldeko 6etan ikusgarria hasiko da, ondotik ostatua eta deneri idekitako afari bat antolatua izanen da. Egun horretan, euria egiten baldin badu kiroldegian eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun