Korrika Kulturalaren baitan Bote luze txapelketa jokatuko dute larunbatean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 5a, 08:55
Etxalar eta Zugarramurdiko bote luzeko taldeak, duela hilabete batzuk jokatutako norgehiagokan.

Ondotik bazkaria izanen da Arleun elkatean eta arratsalde apalean kontzertuak

Zugarramurdi-Urdazubi aldean osatu zen Korrika batzordea fin-fin aritu da lanean, eta Korrika kulturalaren baitan, apirilaren 8an Zugarramurdin izanen da besta: goizean Bote luze txapelketa izanen da Sara, Senpere, Etxalar eta Zugarramurdiren artean. Ondotik bazkaria Arleun elkartean (izena Maxintxenean eman behar da), eta arratsalde apalean kontzertuak: Joseba B. Lenoir Trio eta talde sorpresaren bat.

 

Apirilaren 1ean Urdazubin arratsaldeko 8etan Gutik Zura dokumentala eskaini zen, eta ondotik Marijose Barriola zuzendariarekin solasaldi bat egin zen. Apirilaren 8an berriz,

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun