Saint Patrick gaua antolatu dute martxoaren 17an Saran

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 15a, 07:15
Getxoko Clöverwind taldeak alaituko du Sarako Saint Patrick gaua.

Getxoko Cloverwind folk taldeak joko du eta irlandar garagardoa izanen da dastagai ortzirale gauean Herriko Etxeko Edantegian

Martxoaren 17an Herriko Etxeko edantegiak Saint Patrick gaua ospatuko du. Gaueko 10etan Getxoko Clöverwind taldeak bere euskal-irlandar folk eta musika tradizionalarekin giroa emanen du. Gau horretan irlandar garagardoa izanen da dastagai ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun