‘Fakiu’ antzezlana eskainiko du Atx Teatroa antzerki taldeak otsailaren 17an Senperen

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 17a, 07:41
Hiru antzerkilariek neurriz kanpoko pertsonaiak jokatzen dituzte.

Ortziralean arratseko 8 :30ean, 15 urtez goitikoei zuzendua

Atx Teatroa antzerki taldeak Fakiu antzezlana eskainiko du otsailaren 17an, ortziralean 20:30ean Senpereko Larreko gelan. 15 urtetik goitikoei zuzendutako emanaldia Larreko gelak antoaltu du, Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean. Sarrerak Larreko gelan berean salgai izanen dira.

 

Antzerki joko fisiko eta engaiatuarekin, hiru antzerkilariek neurriz kanpoko pertsonaiak jokatzen dituzte. «Fakiu», indarkeriak jo eta astindutako bizitza zatiz jositako patchwork bat da. Atx taldeak antzezlan berezia eskaini nahi du ikuslearekin partekatuz bere gogoeta: pertsonaien patuaren nagusi bilakatzea eskaintzen dio. Ikuslegoak bi bukaeren artean hautatuko du: hautatutakoa baizik ez da emanen.

Info +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun