Sustrai Colina eta Jon Maia presoen aldeko bertso afarian kantari ariko dira Saran

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 14a, 08:49
Sustrai Colina eta Jon Maia kantari ariko dira ortziralean Saran.

Otsailaren 17an, ortzirale gauez Txokobia etxean 

Heldu den otsailaren 17an, ortzirale gauez, presoen aldeko bertso afaria eginen da Sarako Xokobia etxean. Gaualdi horretan Lapurdiko Sustrai Colina eta Gipuzkoako Jon Maia bertsolariak entzuten ahalko dira. Izena emateko 0658519439 edo 0621341685 zenbakietara deitu behar da, afarirako txartela 20 eurotan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun