erran.eus

120.000 bisitari sartu ziren Zugarramurdiko lezeetan gan den urtean

  Gizartea  Xareta  Zugarramurdi

Horietako 32.000 Sorginen museoan ere sartu ziren

Herri ttikia izanagatik, jende aunitz etorri zen bisitan Zugarramurdira gan den 2016 urtean. Neurtu dutenez, lezean  120.000 lagun sartu ziren eta horietako 32.000 lagunek Sorginen museoa ere bisitatu zuten.

120.000 bisitari sartu ziren Zugarramurdiko lezeetan gan den urtean
Hainbat ekitaldi antolatzen dituzte Zugarramurdiko lezean eta horrek ere bisitariak erakartzen ditu. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Gehienak Euskal Herrikoak izan dira, baina baita kataluniar eta madrildar franko ere. Aipatzekoa da Japonia eta Indiatik ere etorri direla Zugarramurdi bisitatzera.

Jendeak lezea ikustea nahiago badu ere, museoa ezagutzen dutenak arras kontent ateratzen dira, sorginei eta inkisizioari buruz ikuspuntu guztiz ezberdin bat erakusten baitu.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa