Urdazubiko I. Kontrabandisten RallySprintean erabaki da Nafarroako txapelketa

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 14a, 09:42
Mitsubishi Evo X autoa gidatuz, Joseba Beola eta Joxelu Iratzoki nagusitu ziren Urdazubin.

Joseba Beola etxalartarra bigarren izan da pilotoen sailkapen orokorrean eta Joxe Luis Iratzoki lehenbizikoa kopilotoen artean 

Nafarroako Automobilismo Federazioak eta Ilargi Sport eskuderiak lehen aldiz antolatu dute Urdazubin Kontrabandisten Rallysprinta azaroaren 12an. Nafarroako Asfalto gaineko Rallyen txapelketarako azken proba puntuagarria zen, eta beraz, Urdazubin erabaki ziren txapeldunak.

 

Urdazubiko Kontrabandisten Rallysprintari dagokionez, Etxalarko Joseba Beola pilotoa eta Igantziko Joxelu Iratzoki kopilotoa suertatu ziren garaile, Mitsubishi Evo X autoarekin. Urdazubikoarekin Beolak hirugarren garaipena lortu du 2016an, eta Nafarroako asfalto gaineko rallyen sailkapen orokorrean bigarren izan da, Aitor Lozanoren gibeletik (Peugeot 206 Xs). Lozano zortzigarren izan zen Urdazubin, baina lehendik pilatutako puntuak aski izan zituen txapela lortzeko.

Aipagarria da Joxelu Iratzoki txapeldun izan dela kopilotoen sailkapenean.

Junior txapelketan Alvaro Gutierrez (Citroen AX) suertatu da txapeldun.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun