Herrietako bestetako kontuak

«Ahate jokoa hasteko ­zaldunek herrian barna itzulia egitea polita litzateke»

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 12a, 07:00

Maider Aragon Iriondo

Lehenbiziko pausoak lurrean eman aitzi­netik, zaldi gainean ibilia zen Maider. Ho­rregatik ez da harritzekoa Ahate jokoan parte hartu eta antolaketa lanetan ere ibiltzea. Azaldu digunez etxetik datorkion afizioa da «denak ibiltzen dira zaldian eta gainera, urte batzuetan galduta egon ondotik, nere osabak eta bere lagunek be­rres­kuratu zuten ahate jokoaren ohitura». Dena den, «zaldunak juntatzea gosta» egiten zaiela dio «inguruko he­rrietakoei egiten diegu gonbi­dapena». Ekitaldia giro­tzeko, badute ideia bat aurten «azken urteetan egin ez den arren, ahate jokoa hasteko zaldunek he­rrian barna itzulia egitea polita litzateke, txarangaren laguntzaz».

 Antzinako ohitura

Azketa ostatuaren ondoko belaian izaten­  da Ahate jokoa, zaldunek eta kapitainak parte hartzen dute «zintzilik dagoen ahateari burua kentzea izaten da helburua. Kapitaina izaten da ahate azpitik pasatzen lehenbizikoa eta ezpata batekin ematen dio lehenbiziko kolpea». Jokoa bere horretan bortitza dela onartzen du eta polemika ere izan da noizbait «nik aunitz maite ditut animaliak. Ahatea hilik dago eta ez du sufritzen. Gainera, bertako baserri batetik erosten ditugu ahateak eta badakigu ez direla esplota­tuak izan. Herriko ohitura bat da eta mantentzea nahiko nuke».

Ahate jokoaz gain, lehenbiziko eguna ere gustuko du «muxikoekin etxez etxe eskean joaten gara. Gero herri bazkaria izaten dugu eta segidan joko besta». Duela gutxi berreskuratu den ohitura da eta «giro oso ona izaten da. Jendeak barrua ongi bustitzen du goizean goizetik hasita eta gero parte hartzen dugularik, kristoren irriak botatzen ditugu».

Zikiroa ere ezin aipatu gabe utzi «jende pila bat ibiltzen da, kanpotarrak gehienak. Herrikoak lanean aritzen gara, baina, hori konpentsatzeko bestetatik astebetera herrikoentzat zikiroa izaten dugu».

Eta besta ondoren, zaldi gainetik, oholtza gainera eginen du jauzia. Sorgin haizeak taldeko kidea da eta «udazkenean Donostia 2016 hiriburutzak Zugarramurdin antolatuko duen ekitaldian parte hartukodugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun