Ikaburuko Lezearen Egunaren bigarren edizioa ospatu dute uztailaren 16an

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 18a, 15:28

350 pertsona baino gehiago sartu ziren lezea bisitatzera. Argazkia: Juan Mari Ondikol

350 lagun sartu ziren lezean eta bertze hainbatek kanpoko doaneko ekintzetan parte hartu zuten

Larunbat honetan, uztailaren 16an, Ikaburuko Lezearen egunaren  bigarren edizioa ospatu dute Urdazubin, familia guztiarentzako jarduera ugariekin. Bertan  estalagmita eta estalaktitaz betetako mundu batean murgildu dira, antzinako pertsonai, kondaira eta kontrabandozko historiekin.

 

Goizean Lezera bisitak ere antolatu dituztezituzten Txalaparta erakustaldiarekin.Goyo Hualde, lezeko gidari eta arduradunak aipatu duenez, «350 pertsona sartu dira lezean, eta bertze hainbat kanpoan egin diren ekitaldietan gelditu dira, hauek ez baitziren ordaindu behar».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun