Hatsaren Poesia olerki bildumarako lanak aurkez daitezke urtarrilaren 31 bitarte

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 11a, 08:35
Hatsaren Poesia Egunean aurkeztuko dute liburua aurten ere. Argazkian, 2010eko Poesia Eguneko irudia.

Apirilaren 3ko Hatsaren Poesia Egunean argitaratuko den liburuan agertuko dira

Senpereko Hatsa elkarteak dei egiten die beren olerkiak Hatsaren Poesia 2016 olerki bilduman agertarazi nahi duten idazle guziei. Ekarpenak berantenaz urtarrilaren 31rako bidali behar dira.

 

Idatziak igortzeko baliatu beharreko helbideak hauek dira: Hatsa elkartea. Oxtikenea FR 64310 Senpere, edo emailez olerkibilduma@sfr.fr

Olerki guziak, baldintza eta banaketarik gabe, liburuan, apirilaren 3an, hemezortzigarrek aldikotz eginen den Hatsaren Poesia egunean publikatuak izanen dira. Guztiak argitaratu ahal izateko, egile bakoitzak gehienez lau olerki igor ditzake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun