Zortzi herritarrek isuna jaso dute plazan elkartzeagatik

Margari eta Koro 2014ko urr. 16a, 10:51
Irailaren 26an, isunen kontra egindako prentsaurrekoa. Utzitako argazkia

450 euroko multa jaso du bakoitzak

2014 urte huntan bi gauza harrigarri bizi ditugu herri mailan. Lehenbizikoa urte hasieran izan zen,  Herriko Etxean banderak zin­tzilikatu  behar izatearekin (sekulan ikusia ez ginuena), niorek konprenitzen ez duen lege batengatik. Eta orain, irailean, bigarren harridura: zortzi herritarrek sekulako isuna jaso dute (450 euro bakoitzak), igande eguerdi batez , plazan, ostatuko atean aperitifa hartzen ari ziren momentuan, hogei lagun baino gehiago elkartzeagatik. Hau ere kanore gutti duen lege baten ondorioz. Bi kasuetan lege betetze kontuak dira, eta kitto, baina penagarria da legeak nola aplikatzen diren: hain zorrotz batzuendako, eta hain malgu bertze batzuendako.  

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun