Ludoteka zerbitzua eskainiko da ekainaren 29tik uztailaren 17ra

TTIPI TTAPA 2009ko eka. 24a, 13:06

Zugarramurdiko eta Urdazubiko haurrentzat izanen da

Guraso Elkarteak antolaturik ekainaren 29tik uztailaren 17ra Urdazubi eta Zugarramurdiko haurrendako ludoteka zerbitzu bat eskainiko da. Astelehenetik ortziralera eta goizean 11:00etatik 13:00etara izanen da, bi herrietan antolatuko diren ekintzetan.
Izena emateko epea ekainaren 19an etsi zen, baina plaza batzuk gelditu direnez, ekainaren 26a arte bertze epe bat ireki da.
Informazio gehiago hartzeko Guraso Elkarteko edozeini galdetzea nahikoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun