Baztan-Bidasoko XXIV. Ehiza jardunaldi gastronomikoak urriaren 28tik azaroaren 27ra eginen dituzte

  Gizartea  Mendialdea

Baztan-Bidasoko XXIV. Ehiza jardunaldi gastronomikoak urriaren 28tik azaroaren 27ra eginen dituzte

Eskualdeko bederatzi jatetxek hartuko dute parte eta, iaz bezala, argazki lehiaketa ere antolatu dute

Bera garaian Bertizko Partzuergo Turistikoak eta orain Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoen 24. edizioa urriaren 28an hasi eta azaroaren 27ra arte eginen dituzte. Eskualdeko Bederatzi jatetxek parte hartuko dute jardunaldietan: Bortzirietan, Aterpe eta Burlada Arantzan eta La Villa Igantzin; Malerrekan, Donamariako Benta; Baztanen, Arizkungo Ordoki, Elbeteko Posada, Iruritako Olari eta Oronoz Mugairiko Urgain; eta Urdazubin Montxo Jatetxea. Urriaren 25eean aurkeztu zituzten jardunaldiak Elbeteko posadan Irauliko Haizea Destribatsek, Elbeteko Posadako Belen Urrutiak eta Iruritako Olari jatetxeko Ruben Garatek.

Solaslaguna egitasmoaren aurkezpen luntxak eginen dituzte egunotan eskualdean

  Kultura  Mendialdea

Solaslaguna egitasmoaren aurkezpen luntxak eginen dituzte egunotan eskualdean

Urriaren 26an Elizondoko Suinki euskaltegian, urriaren 28an Berako Beralandetan eta azaroaren 2an Malerrekako Mankomunitatean

Solaslaguna egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen luntxak eginen dituzte egunotan Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan. Dagoeneko martxan da Solaslaguna egitasmoa. Parte hartu nahi izanez gero edo bertzerik gabe gehiago informatu, aurkezpen hitzaldira eta ondoren eginen den luntxera joatea bertzerik ez dago, ekitaldi irekia izanen baita.

Asteburu kaxkarra izan da eskualdeko futbol talde nagusientzat

  Kirola  Mendialdea

Asteburu kaxkarra izan da eskualdeko futbol talde nagusientzat

Doneztebek bakarrik lortu du berdinketa, gainerako guztiek galdu egin dute

Asteburu kaxkarra izan da eskualdeko futbol talde nagusientzat: Doneztebek berdindu egin zuen etxean, baina Beti Gaztek, Baztanek eta Gure Txokoak galdu egin zuten etxetik kanpoko partidetan eta Aurrerak galdu egin zuen Leitzan. Areto-futbolean ere galdu egin zuten Gure Txokoak eta Umore Onak. Eskubaloian, Errekako gizasemeek irabazi egin zuten eta emakumeek galdu. Errugbian, BRT Menditarrak talde nagusiak irabazi egin zuen Iruñean. Infantil mailako futbol derbian Doneztebe nagusitu zitzaion Baztani eta eskubaloian, alebin mailan, Errekako neskek irabazi zieten BKTkoei.

Egunero 30 euro eta astero 200 euroko oparia jasotzeko aukera ematen du berriz ere Denok Bat Federazioak

  Gizartea  Mendialdea

Egunero 30 euro eta astero 200 euroko oparia jasotzeko aukera ematen du berriz ere Denok Bat Federazioak

Udazkeneko promozio kanpaina urriaren 17tik azaroaren 12ra eginen dute

Baztan, Bera, Doneztebe eta Lesakako komertzianteak biltzen dituen Denok Bat Federazioak udazkeneko promozio berri bat egiten ari da urriaren 17tik azaroaren 12ra. Udaberrian egin zuen gisa berean, Denok Bat Giltzaria txartelarekin erosketak ordaintzen dituztenen artean egunero 30 euroko opari txartela zozketatuko dute eta astero 200 euroko opari txartela.

Ttutturrera mendi irteera egin dute Arkupeak elkarteko mendizaleek

Ttutturrera mendi irteera egin dute Arkupeak elkarteko mendizaleek

  Gizartea  Mendialdea

Leitzako taldeak antolaturik, 26 mendizale bildu dira urriaren 18an Aralarko Guardetxeko aparkalekuan, Ttutturrerako bidean. Lehenbizi Belokira igo eta bertan gosaldu zuten eta Ttutturrera igo ondotik ere indarrez zeudenez, Txo­rrotxetako kaskora ere joan ziren. Lau ordu eta erdiko ibilbidearen ondotik, Mugiroko Ostatuanbazkaldu eta indarrak berreskuratu zituzten. Hurrengo ateraldia azaroaren 22an eginen dute Hondarribia inguruan, Irun-Hondarribiko taldeak antolatuta.

Komertzioetan produktu ekologikoak saltzeko kanpaina abiatu du CPAEN Kontseiluak

  Gizartea  Mendialdea

Komertzioetan produktu ekologikoak saltzeko kanpaina abiatu du CPAEN Kontseiluak

Edozein dendak bat egin dezake ekimenarekin eta horretarako hamar produktu ekologiko eskaintzea aski izanen da

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (CPAEN-NNPEK) erosketa ekologikoa erosoago eta hurbilago egiteko kanpaina berri bati eken dio. Gaurgero, 50 saltoki baino gehiagotan topa daitezke produktu ekologikoak, osasungarriak, hurbilak eta jasangarriak, baina kanpaina jonekin, komertzio gehiagok bat egitea nahi dute.

Euskal Herriko arpana mistoaren txapela Ultzamara joan da aurten

  Kirola  Mendialdea

Euskal Herriko arpana mistoaren txapela Ultzamara joan da aurten

Itxaso Onsalo aresoarra eta Eugi bigarren izan ziren eta Nerea Sorondo beratarra eta Xabier Urrutia arraioztarra hirugarren

Kanporaketan denborarik onena egin zuten Itxaso Onsalo aresoarra eta Mikel Eugi ultzamarra ziren faborito urriaren 12an Basaurin jokatutako Euskal Herriko arpana txapelketa mistoaren finalean, baina azkenean, bigarren izan ziren, Ultzamako Ana Iraizoz eta Josetxo Barberena lehengusuen gibeletik. Berako Nerea Sorondok eta Arraiozko Xabier Urrutiak osatu zuten podiuma.

894 lagun zeuden langabezian eskualdean

  Gizartea  Mendialdea

Abuztuan baino 11 lagun guttiagok eman dute Doneztebeko Enplegu Bulegoan 

894 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan irail hondarrean, abuztuan baino 11 guttiagok (-%0,47). Nafarroan, aldiz, 383 langabetu gehiago daude (%0,98 gehiago).

Laugarren hiruhilabeteko zozketa egin dute hondakin zerbitzuen egutegiekin

  Gizartea  Mendialdea

9.118 zenbaki saridunak 300 euro erosketa txartela dauka saritzat


Aurten, urtero bezala, Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietan banatu den egutegia prestatu dute. Ale bakoitzak zenbaki bat du urtean zehar egiten diren zozketetan parte hartzeko. 2016ko laugarren eta azken zenbaki sariduna atera da eta 9.118 zenbakia izan da. Saria eskualdeko dendetan gastatzeko 300 euroko erosketa txartela izanen da. 

»» Ikusi argazki guztiak (0)

Sei urteren ondotik Nafarroako euskal kantu txapelketa antolatu dute berriro

  Kultura  Mendialdea

Sei urteren ondotik Nafarroako euskal kantu txapelketa antolatu dute berriro

Izen emateko epea urriaren 26ra arte zabalik da eta hiru saio izanen dira azaroan, Antsoain, Burlata eta Tafallan

Euskal Kantu Txapelketan euskarazko kantuen sorta polit batez gozatzeko aukera izaten zen, zuzeneko emanaldi bikainetan herritar arruntek abestuta. Krisialdiarekin, alabaina, desagertu egin zen hura antolatzeko diru-laguntza, eta horrenbestez, sei urte baino gehiago igaro dira dira azken edizioa egin zenetik. zada ematea erabaki dugu eta, Nafarroako Kantuzale Elkartearen eskutik, 2016ko Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa antolatzeari ekin diote. Urriaren 26ra arte zabalik dago izen emateko epea.

Baztanek bakarrik lortu du garaipena futbol talde nagusien artean

  Kirola  Mendialdea

Baztanek bakarrik lortu du garaipena futbol talde nagusien artean

Areto-futbolean eta eskubaloian ere galdu egin dute talde nagusiek

Futbol talde nagusien artean, Baztanek bakarrik lortu du garaipena asteburu honetan, Giltxaurdin jokatutako partidan. Aurrerak berdindu egin zuen Arkiskilen eta etxetik kanpo aritu diren Beti Gazte, Doneztebe eta Gure Txokoak galdu egin dute. Areto-futbolean ere porrot kozkorrak jaso dituzte Gure Txokoak eta Umore Onak eta eskubaloian, Errekako hiru talde nagusiek galdu egin dute eta BKTko neska jubenilek irabazi.

Mendialdean antolatutako formakuntza ikastaroetan izen emateko epea urriaren 3tik 11ra ireki dute

  Gizartea  Mendialdea

Leitzan eta Lekunberrin eskainiko dira kurtsoak, urriaren bigarren hamabostaldian eta azaroaren lehenbizikoan

Batez ere Mendialdean, lanean ari diren edo langabezian dauden pertsonentzat formakuntza ikastaroak antolatu ditu Nafar Lansareak, Mendialdea Mankomunitatea, Plazaola Partzuergo Turistikoa eta Cederna-Garalur erakundeekin batera, Leitzan eta Lekunberrin. Izen ematea urriaren 3tik 11ra egin daiteke Leitzako Udaletxean eta Plazaola Partzuergo Turistikoan.

Ikasturte honetan ere martxan jarriko da Solaslaguna egitasmoa

  Gizartea  Mendialdea

Ikasturte honetan ere martxan jarriko da Solaslaguna egitasmoa

Talde ttikietan elkartzen dira euskarazko mintzamena hobetu nahi dutenak txukun hitz egiten dutenekin

Ikasturte honetan ere martxan jarriko da Solaslaguna egitasmoa, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko doako programa. Malerrekako, Bortzirietako eta Baztango Solaslaguna  2007an sortu zen. Solaslaguna programan euskarazko mintzamena hobetu nahi duten hiztunak (bidelariak), txukun hitz egiten dutenekin (bidelagunak) elkartzen dira talde txikietan, normalean launaka edo bosnaka, astean behin eta gutxienez ordu betez.

Baztan-Bidasoaldeko garraio-sistema publikoa berritzeko lehenengo parte-hartze bilera egin dute Donezteben

 Mendialdea

Baztan-Bidasoaldeko garraio-sistema publikoa berritzeko lehenengo parte-hartze bilera egin dute Donezteben

Urriaren 15era arte bidal daitezke trnasgar@navarra.es posta-helbidera planari egin nahi zaizkiok iradokizunak edo ekarpenak. Plana Nafarroako Gobernuko Gardentasun Atarian, eta Cederna Garalur Elkartearen web-orrian dago eskuragarri 

Baztan, Zugarramurdi, Urdazubi eta Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietan herri arteko garraio-sistema publikoa berritzeko Nafarroako Gobernuak egindako proposamena aurkezteko lehenengo bilera parte-hartzailea irailaren 18an egin dute Donezteben. Nafarroako Gobernuko Garraio Departamentuak Cederna Garalur Elkartearenlankidetzarekin antolatutako jardunaldian 15 lagunek hartu zuten parte; udaletako ordezkariak, Berako Toki Ona BHIko guraso-elkartea, eta Malerrekako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Euskal Herriko finalerako txartela lortu dute eskualdeko arpanlari mistoek

  Kirola  Mendialdea

Euskal Herriko finalerako txartela lortu dute eskualdeko arpanlari mistoek

Hiru denborarik onenak Nafarroako arpanlariek lortu zuten Larrabetzun (Bizkaia) eta urriaren 12an Basaurin jokatuko den finalean izanen dira, bertze hiru bikoterekin batera.

Emakumezkoen Euska Herriko arpana txapelketa mistoa jokatu zen igandean Uharten eta bezperan, Larrabetzun (Bizkaia), Euskal Herriko txapelketa mistoaren finalerako sailkatze proba jokatu zen. Parte hartu zuten eskualdeko arpanlari guztiek lortu zuten urriaren 12an Basaurin jokatuko den finalerako txartela.

Endika Urrutia saldiastarra eta Ion nagusitu dira Nafarroako erremonte txapelketan

  Kirola  Mendialdea

Endika Urrutia saldiastarra eta Ion nagusitu dira Nafarroako erremonte txapelketan

Irailaren 25ean Zubirin jokatutako finalean 35-25 irabazi zieten Xanti Uterga eta Joxe Etxeberria III doneztebarrei

Endika Urrutia saldiastarra eta Ion nagusitu zaizkie Xanti Uterga eta Joxe Etxeberria III doneztebarrei, irailaren 25ean Zubirin jokatutako Nafarroako erremonte txapelketaren hamekagarren edizioko finalean. 

Hiru segundogatik lortu du Donato Larretxeak Nafarroako aizkora txapelketaren finalerako txartela

  Kirola  Mendialdea

Arantzako beteranoarekin batera, Iker Vicente, izanen dira azaroaren 18an Donezteben jokatuko den finalerako bortz txartel jokoan

Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatu da irailaren 25ean Uharten. Floren Nazabalek aizkora utzia duenez, bederatzi aizkolari aritu dira lehian, Donezteben, azaroaren 18an, jokatuko den finalerako bortz txartelen bila. Espero bezala, Otsagiko Iker Vicente izan da bizkorrena eta berekin batera, Leitzako Jon Rekondo eta Ruben Saralegi, Lezaungo Juanjo Lopez eta Arantzako Donato Larretxea ariko dira Doneztebeko feria eguneko finalean.

Itxaso Onsalok eta Leire Astiazaranek irabazi dute Euskal Herriko arpana txapelketa

  Kirola  Mendialdea

Itxaso Onsalok eta Leire Astiazaranek irabazi dute Euskal Herriko arpana txapelketa

Errekor berria ere ezarri dute Aresoko eta Villabonako arpanlariek

Euskal Herriko emakumeen arpana txapelketa jokatu zen irailaren 25ean Uharten. Hiru bikote lehiatu ziren: Ultzamako Ainhoa eta Ana Iraizoz ahizpak; Berako Nerea Sorondo eta Amaia Garcia eta Aresoko Itxaso Onsalo eta Leire Astiazaran (Villabona) eta azken hauek izan ziren bizkorrenak: 45 ontzako enborrari 10 epai egiteko 3 minutu, 46 segundo eta 83 zentesima behar izan zituzten, errekor berria ezarriz.

Gure Txokoa eta Umore Onako areto-futbol taldeek garaipenarekin hasi dute liga

  Kirola  Mendialdea

Gure Txokoa eta Umore Onako areto-futbol taldeek garaipenarekin hasi dute liga

Leitzako Aurrera futbol taldeak garaipenarekin hasi du liga eta eskubaloian, Errekako emakume seniorrek irabazi egin dute eta gizonek berdindu

Pixkanaka lanean hasiak daude eskualdeko kirol talde nagusiak beraien ligetan. Asteburu honetan, areto-futbol eta eskubaloi taldeen txanda izan da. Areto-futbolean, garaipenak lortu dituzte Berako Gure Txokoak eta Goizuetako Umore Onak eta eskubaloian, Errekako gizonezko seniorrek berdindu egin dute eta emakumeek irabazi. Futbolean ere, ligako lehen partida irabazi du Leitzako Aurrerak eta Beti Gaztek eta Doneztebek ere etxean garaipenak lortu dituzte eta Baztanek berdindu egin du etxetik kanpo.

Nabarmenak

Zorion agurrak