Kopako finalerako sailkatu da ustekabean gizonezkoen Erreka eskubaloi taldea

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 6a, 08:00

Finalerdi ikusgarria eskaini zuten larunbatean Errekak eta BM Loyolak. Doneztebeko kiroldegia lepo bete zuten errekazaleen babesarekin finalerako sailkatzea lortu zuen Errekak.

Denboraldiko partida guztiak irabaziak zituen BM Loyola menpean hartu zuen Donezteben eta maiatzaren 18an jokatuko du finala Donezteben BM Ardoiren kontra 

Garaipen handia lortu zuen larunbatean Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak Donezteben. Kopako finalerdian ligako lauko finaleko finalerdiko arerio bera zuen, denboraldiko partida guzti-guztiak irabaziak zituen BM Loyola. Baina Donezteben amore eman behar izan zuen larunbatean, Doneztebeko kiroldegiko harmailak betetzen zituzten zaleen gozamenerako. Maiatzaren 18an jokatuko dute finala Donezteben Errekak eta Zizurko BM Ardoi taldeek. Gainerakoan, futbolean eta errugbian denetariko emaitzak izan dira asteburuan. Futbol talde nagusien artean, Baztanen garaipenak igoera promozio postuetan sartzea ekarri dio, denboraldian lehen aldiz, hiru partida falta direnean. Doneztebek ere irabazi egin zuen, baina Beti Gazteko gizasemeek nahiz emakumeek, Gure Txokoak, Aurrerak eta Baztango erregionaleko taldeak galdu. Errugbian, txapeldun izateko lehen kanporaketako itzulerakoa ere galdu egin du BRT Menditarrak taldeak eta akitutzat eman du denboraldia. Sarako Izarrako gizasemeek, aldiz, Okzitanian irabazi eta Frantziako txapelketako final hamaseirenetarako sailkatu dira.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beasain B 3 - Beti Gazte 1 (Asier Taberna)

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Iruña 2 - CD Baztan 4 (Elur Meokik 2, Imanol Zoko eta Patxi Sarratea)

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

CD Lezkairu 2 - Aurrera KE 0

Doneztebe FT 5 (Ugaitz Aldabe, Xabi Erasun, Oier Aldabe, Iraitz Aiesa eta Aimar Zestau) – CD Iruntxiki 0

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

SD Lagunak B 7 - CD Baztan B 0

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Amara Berri 1 - Gure Txokoa 0

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Touting 4 - Beti Gazte 3 (Nerea Petrirena, Olaia Telletxea eta Paula Artieda)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Añorga B 2 - Beti Gazte 1 (Unax Etxarte)

Gure Txokoa 3 (Ekai Pombar, Mikel Zozaia eta Kenai Garcia) – Lengokoak 0

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

CD Baztan 1 (Oier Zelaieta) – CD San Cernin 2

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE 4 (Eder Sagastibeltzak 3 eta Odei Garmendia) – UCD Burlades B 0

CF Gazte Berriak Ansoain 7 - CD Baztan B 0

CD Kirol Sport A 4 - Doneztebe FT 3 (Eki Erasunek 2 eta Oier Erkizia)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE 1 (Haizea Baraibar) – UCD Burlades 1

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Beti Gazte 3 (Aimar Otxandorena eta Gaizka Seinek 2) - Gure Txokoa 0, derbia lesakarrek irabazi zuten Mastegin.

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailako kopako kanporaketak

Doneztebe FT 3 (Jon Ander Etxebestek 2 eta Rafa Guertan) – CD Tudelano 1

Aurrera KE 6 (Mikel Portuk 3, Ganix Rodriguezek 2 eta Hodei Sagastibeltza) – JD San Jorge 1

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasean

Mutriku 7 - Gure Txokoa 0

Nafarroako neska kadete infantilak

Beti Gazte 2 (Maddi Martinezen golak) – UCD Burlades 0

Berriozar CF 2 - CD Baztan 6 (Uxue Lizardik 2, Kattalin Muratori, Usoa Meoki, Eider Urrutia eta beraien atean)

Aurrera KE 1 (Maria Arraras) – UD Mutilvera B 5

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT 1 (Ander Zelaieta) - CD Baztan 4 (Eneko Zelaieta, Oier Goñi, Urko Iturralde eta Julen Baldanta) derbia baztandarrek irabazi zuten.

Aurrera KE 3 (Alvaro Zubitur, Manex Lasarte eta Unai Labaien) – CD San Cernin 0

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT 1 (Inhar Aioroa) – CD Valle de Egues A 2

CD Lodosa 2 - CD Baztan 1 (Imanol Da Silva)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako Udaberri Kopa

Gure Txokoa 2 (Markel Otxoyeko eta Hegoi Retegi) – Touring B 1

Futbol 8 neska infantil-alebinak kopako lehen kanporaketa

Gure Txokoa B 2 (Joana Jimenezen golak)  – CD Cantolagua 2. Penaltietan 5-4 irabazi zuten beratarrek eta hurrengo kanporaketara sailkatu dira.

 

ARETO FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

Aurrera B 0 - Aurrera A 11

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopako finalerdia, partida bakarrera

Erreka KE 27 – BM Loyola 26. Maiatzaren 18an finalerako sailkatu da Erreka. BM Ardoi izanen du arerio Donezteben.

Mutiko kadeteak ligan

Erreka KE 33 – Valle de Egues 34

Neska kadeteak ligan

Helvetia Anaitasuna C 49 - BKT Baztango Kitol Taldeak A 29

 

ERRUGBIA

Gizonezkoen euskal ligako lehen mailaren txapeldunaren play-offeko lehen kanporaketa, itzulerakoa

Universitario Bilbao Rugby 36 - BRT Menditarrak 10. Bilbon ere galdu eta kanporatua gelditu da Baztango taldea.

Emakumezkoen euskal ligan

Sarako Izarra RT 7 – Gaztedi RT 0.

Gizonezkoen Frantziako txapelkeyako final hogeita hamabirenak

US Mardaing Azereix Ossun 27 - Sarako Izarra RT 33. Final hamaseirenetara sailkatu dira basurdeak.

Euskal liga sub 16

Txinbaz 17 - Labelan Ordizia 38

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun