589 langabetu zeuden martxo hondarrean Doneztebeko enplegu bulegoan izena emanak

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 3a, 08:00

Otsailean baino bederatzi gehiago dira

Nafarroan langabeziak zertxobait beheiti egin badu ere, eskualdean pixka bat goiti egin du eta 589 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak martxo hondarrean, otsailean baino bederatzi gehiago. Langabetu gehien duen zerbitzuen arloan langabetu bat gehiago dago martxoan (439). Industria arloan ere lau langabetu gehiago zeuden martxo hondarrean (80) eta eraikuntza arloan ere hiru gehiago (30). Nekazaritza-abeltzaintza arloan, aldiz, langabetu bat guttiago zegoen (10). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean bi langabetu gehiago zeuden (30). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun