Malerrekako herri eskola ttikien besta egin dute Legasan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 2a, 12:00
Malerrekako herri eskola ttikietako ikasleak Legasako plazan martxoaren 27an. Argazkia: Nerea Meoki

Malerrekako herri eskola ttikien besta ospatu zuten Legasan martxoaren 27an. Ituren, Legasa, Narbarte, Saldias eta Sunbillako eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoak bildu ziren ospakizunean. Mendibegi frontoian Kultur magik taldearen eskutik puzgarri eta jolasak izan zituzten eta herriko plazan, berriz, herri kirolak. Denek elkarrekin bertsoak kantatu eta dantza egin eta gero, goizari bukaera borobila eman zioten.

Malerrekako eskola ttikietako ikasleak Legasako Mendibegi frontoian jostetan. Argazkia: Nerea Meoki

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun