Naiara Lukanbio lesakarra eta Ruben Nabarrete beratarra hirugarren gelditu dira Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 26a, 16:00

Euskal Herri osoko muslari hoberenen bilgune bilakatu zen Zuberoako Altzai herria larunbatean. Hantxe jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketako final handia. Zazpi herrialdeetatik sailkatutako 128 bikote aritu ziren lehian, tartean eskualdeko hamaika. Eta horien artean, lehenbiziko hamasei postuetan eskualdeko bi bikote gelditu ziren: Naiara Lukanbio lesakarra eta Ruben Nabarrete beratarra hirugarren eta Oian Alduntzin eta Andoni Zabaleta leitzarrak zortzigarren.

Hirugarren bikoteak 750 euro eskudirutan eta lau lagunentzako asteburuko egonaldia hartu zuen saritzat eta zortzigarren bikoteak 250 euro.

Txapelketako irabazleak, berriz, Tafallako Carlos Gomez eta Alberto Lizar izan ziren, eta txapeldunordeak Gipuzkoako Eskoriatza herriko Jose Regaño eta Jabier Eraña Kabijertu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun