Larunbatean irekiko dituzte ateak Baztango eta Bertizko abentura parkeek

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 21a, 20:00

Adin guzietako herritarrei zuzendutako jardueren eskaintza zabala dute eskualdeko bi parkeek

Narbarteko Bertiz Abentura Parkeak lau urtetik goitiko umeendako egokitutako tirolinak eta zailtasun desberdineko sei zuhaitz zirkuitu ditu. Asteburuetan egonen da zabalik, 10:00etatik 14:00etara, eta aldez aurretik hartu beharko da hitzordua.

Elizondoko Baztan Abentura Parkean, berriz, adin guziendako eskaintza dute. Bi tirolina zirkuitu dituzte, gazteenentzako 20 metroko altueran eta ausartenentzako lau tirolinaz osatutako zirkuitu erraldoia, 120 metroko altueran. Adrenalina bilatzen duenentzat, berriz, 100 metroko altueran dagoen pendulu jauzia eskaintzen du parkeak. Gainera, ferrata bidea egiteko eta arroileko akuapark naturalaz gozatzeko aukera ere izanen da.

Bi parke horiez gain, Nafarroa Abenturak piraguismoa, raftinga, paintball eta bertze hainbat jarduera eskaintzen ditu. Urtero 50.000 partaide baino gehiago pasatzen dira parkeetatik.

Baztango Udalarekin solasean

BKZ Baztango parkea berraztertzen ari da «jardueren garapena zabaltzeko eta naturan kokatutako izaera bereziko Europako abentura parke onenetakoan bihurtzeko». Azaldu dutenez, aldaketekin «turismo iraunkorra garatu, ingurune eta gizartearentzat ekonomikoki bideragarria den jarduera sortu eta lan baldintzak hobetu» nahi dituzte, bertzeak bertze.

Proiektua lehenago ere aurkeztu zuten, «baina aurrera egiteko arazo ugari izan ditu, udalaren zati batek eszeptizismo haundia erakutsi baitu». Hori dela eta, «duela urtebete udaleko gobernu taldearekin eta teknikariekin bilerak egiten hasi ginen eta enpresak bilera informatibo bat eskatu die azken udal hauteskundeetan ateratako Batzar Nagusiko kide berriei, hiru urte hauetan eman diren urratsen berri emateko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun