Ados pilota txapelketako hiru jardunaldi jokatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 19a, 20:00
Eulateko jaialdian txapelketako bi partida ez ezik, ttikienen erakustaldia ere izan zuten.

Etxekoloneak galdu egin zuen ostiralean Zegaman eta Iturriagak irabazi larunbatean Eulaten

Ados Pilota elkartearen eskuz binakako pilota txapelketako hiru jardunaldi jokatu dituzte asteburuan eta lehen mailari dagokionez, Etxekolonea zubietarrak galdu egin zuen ostiralean Zegaman eta Iturriaga leitzarrak irabazi larunbatean.

Zegaman ostiralean jokatutako lehen mailako partidan, Arrietak eta Mujikak 22-11 irabazi zieten Etxekolonea zubietarrari eta Mendibururen ordez aritu zen Oskozi.

Oskoz, Etxekolonea, Mujika eta Arrieta ostiralean Zegaman. Gorriak nagusitu ziren.

 

Larunbatean Eulaten jokatutako jardunaldi bikoitzean, herriko alabak diren izeba-ilobak ikusteko aukera izan zuten, baina bietan etxekoak galtzaile suertatu ziren. Lehen partidan, Iturriaga leitzarrak eta Orbegozok 22-11 irabazi zieten Aldaregiari eta Ruiz de Larramendiri eta bigarren partidan, Barrokal eta Agirrek 22-16 irabazi zieten Arrietari eta Mujikari.

Igandean, azkenik, Aretxabaletan jokatutako lehen mailako partidan, Aldaregiak eta Ruiz de Larramendik 22-19 irabazi zieten Barrokal eta Agirreri. Promozio mailako partidan, berriz, Ibarrolak eta Nahia Bertiz sunbildarrak 22-14 irabazi zieten Aranbururi eta Arrastiari.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun