Malerrekako eta Bertizaranako gazte eguna antolatzeko bilera irekia eginen dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 14a, 08:00
2008ko Malerrekako Gazte Eguneko irudia.

Doneztebeko Azkarreta gelan, liburutegi ondoan, eginen dute Malerrekako eta Bertizaranako gazte eguna antolatzeko bilera irekia. Ortziralean, martxoaren 15ean, 19:00etan izanen da eta Malerrekako eta Bertizaranako gazteei parte hartzeko deia egin diete: «Denon artean eta denondako egun bat antolatu nahi dugu, izan norbanako, eragile, talde edo kuadrilla».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun