2024ko Aisialdia eta Gastronomia Gida argitaratu du TTIPI-TTAPAk

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 13a, 19:00
2024ko Aisialdia eta Gastronomia Gida.

Baztan, Bidasoa, Mendialdea eta Xaretako Aisialdia eta Gastronomia Gida argitara eman berri du TTIPI-TTAPAk. Gida horretan, inguru honetako 130 bat jatetxe, ostatu, komertzio eta aisialdirako enpresen eskaintzaren berri ematen da 96 orrialdetan bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunak eta zerbitzuak azalduz hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Baztan-Bidasoa-Xareta-Mendialdeko mapa bat ere badu.

8.000 ale argitaratu dira, azken urteetan bezala, turistak ibiltzen diren tokietan banatuko direnak, jendeak har dezan eta bazkaltzeko, afaltzeko edo bertzelako planak egiten lagungarri izateko. Era berean, iragarkia jarri duen establezimendu bakoitzean ere utzi dira ale batzuk bezeroen artean banatzeko.

Gainera, iaz bezala, iragarle diren zerbitzuen arduradunekin elkarrizketak argitaratzen hasi dira Ttipi-Ttapa aldizkarian eta erran.eus webgunean, 0KM goiburupean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun