Hogei bisita gidatu prestatu ditu aurten Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 12a, 13:00
Inoiz baino esperientzia gehiago eskaintzen dituzte aurtengo edizioan, hogei bisita gidatu guztira.

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2024ko bisita gidatuen esku-orria eta QRa prest ditu, bisitariak eskura izan ditzan eskualdean egin ditzakeen bisiten zerrenda. Edizio berri honetan hogei esperientzia eskaintzen dituzte guztira, inoiz baino gehiago, Baztan-Bidasoa zentzumen guztiekin gozatzeko.

Bisita gastronomikoak daude, taloa eta gasna nola egiten diren ikusteko, eta kirikoketa tailerra eta sagardo dastaketa egiteko; bisita kulturalak, herrien historia eta istorioak ezagutzeko bisitak, abenturaz eta kirolaz gozatzekoak, eskalatzeko eta espeleologia egiteko aukera ematen dutenak Bide Berdea bizikletaz egiteko aukera…

Eskuorrian bisitak egiteko baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia… Eskuorri hau, eskuragarri dago Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko establezimenduetan, eskualdeko turismo bulegoetan eta web orrian QR bidez deskargatu ahal izateko.

Bisita gidatuen eskuorria, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen duen jarduera da.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun