Euriteak eragozpenak sortu ditu eskualdeko hainbat tokitan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 27a, 11:50
Berako Zia errekan gaur goizean hartutako irudia.

Azken orduotako euri jasen ondorioz, hainbat eragozpen izan dira eskualdean. Foruzaingoak jakinarazi duenez, ur putzu handia sortu da Sunbillan, Aranon eta Beran erortzak izan dira eta Baztanen istripua. Horrez gain, Etxalartik Lesakara doan NA-1210 errepidea itxita dago Bidasoa ibaiak gainezka egin duelako. Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak gaur 17:00 arte alerta horia ezarria du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun