584 langabetu zeuden ilbeltz hondarrean Doneztebeko enplegu bulegoan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 6a, 09:30

Abenduan baino 21 gehiago dira

584 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan  izena emanak urtarril hondarrean. 2023ko urte akabailan baino 21 gehiago dira. Ohi bezala, urteko lehen hilabetean goiti egin du langabetu kopuruak, baina azken 20 urteotan ilbeltzeko daturik onena da, halere. Iazko urtarrilean baino 51 langabetu guttiago dira. Lehendik ere langabetu gehien zuen zerbitzuen arloan izan da igoerarik handiena, 18 langabetu gehiago baitira arlo horretan (439). Industria arloan, aldiz, lau langabetu guttiago zeuden urtarril hondarrean (78) eta eraikuntza arloan hiru langabetu gehiago (26). Nekazaritza-abeltzaintza arloan ere langabetu bat gehiago zegoen (15), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean ere hiru langabetu gehiago (26). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun