Abisu horia ezarri dute tenperatura hotzengatik

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 19a, 09:30
Gorramendin atzo zero azpitik 1,1 gradu neurtu zituzten. Xirkan.

Egun batetik bertzera hamar gradu jaitsi da tenperatura eta Aemet meteorologia agentziak tenperatura baxuengatik abisu horia ezarri du gauerditik bihar goizera arte, 10:00 arte zehazki. Termometroak zero azpitik lau gradura ailegatu daitezkeela ohartarazi du.

Tenperatura jaitsierarengatik, horma edo izotza eta elurra 500 metrotik goiti egin dezakeela ere jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.

Gainerakoan, azken bi egunetako datuei begira hasi da TTIPI-TTAPA, tenperatura beherakada zenbatekoa izan den ikusteko, eta Nafarroako Gobernuak eskualdean barna dituen estazio meteorologiko automatikoetako tenperatura minimoen datuak bildu ditu.

Tenperatura minimoak
Estazio meteorologikoak Asteazkena, ilbeltzaren 17a Ortzeguna, ilbeltzaren 18a
Bera (Larretagaina) 14,6 3,2
Doneztebe 12,5 6,4
Etxalar (Orizkiko lepoa) 14 3
Goizueta 14,8 6
Baztan (Gorramendi) 8,1 -1,1
Baztan (Iñarbegi) 11,7 3,2
Lesaka (Astazelaieta) 14,4 5,5

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun