Gazan su-etena eskatu dute eskualdeko osasun zentroetako langileek ere

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 22a, 12:00

Navarra Sanitaria Alto el Fuego taldeak deituta Nafarroa osoko 23 osasun zentro eta osasun etxeetan elkarretaratzeak egin zituzten ortzegunean, Gazan su-etena eta giza eskubideen betetzea aldarrikatuz. Eskualdean, Beran, Donezteben, Elizondon eta Lesakan elkarretaratzea egin zuten osasun langileek, mediku eta erizainek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun