[BIDEOA] 'Onegia da botatzeko/Nik eramango dut' kanpaina Beran abiatu da

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 24a, 18:00

Onegia da botatzeko /Nik eramango dut kanpainak 70.000 tuper banatuko ditu Nafarroako hondakinen partzuergoan dauden mankomunitate guztietako 650 ostalaritza-lokaletan. Kanpaina honen helburua elikagaiak alferrik ez galtzea eta hondakinak prebenitzea da. Gainera, parte hartzen duten jatetxeek eta ostatuek, kanpaina hau ilustratzen duten 160.000 mahai-zapien bidez janari-soberakinak aprobetxatzeko gonbidapena eginen diete bezeroei, Nik eramango dut lelopean. Nafarroa osoko kanpainaren aurkezpena Bortzirietan egin zuten asteazken eguerdian, zehazki Berako Churrut hoteleko Lenkonea ostatuan.

Kalkuluen arabera, Nafarroan 115.000 tona elikagai baino gehiagok bukatzen dute zaborretan urtero. Elikagaien xahuketaren % 42 etxeetan gertatzen da, eta, beraz, nafar bakoitzak, banaz bertze, 75 kilo janari alferrik xahutzen ditu urtean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun