Usategietako tradizioaren besta ospatuko dute igandean Lizarietan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 22a, 11:00
Usazaleek makila-egite erakustaldia eskainiko dute aurten ere.

Usategietako tradizioaren besta antolatu dute irailaren 24rako Sarako eta Etxalarko usazaleek, sare bidezko usoen ehiza berezi hau ospatzeko eta jendeari ezagutzera emateko.

Igandean, 10:00etatik 13:00etara bertako ekoizleen merkatua, usazaleen makila-egite erakustaldi parte-hartzailea eta haurrendako puzgarriak izanen dira. 10:30etik aitzinera botaluze pilota partida ikusteko aukera izanen da. Segidan, usategietako makila (karrote) botatzeko munduko txapelketaren zortzigarren edizioa eginen da. 12:30ean 2011ko irailaren 4ko Sara eta Etxalar arteko hitzarmenaren sinadura berrestea eginen da eta, ekitaldia bukatzean, aretxe haragiarekin bazkaria Lizarietako zelaian. Bazkalondoan dantzaldia izanen da Modestorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun