N-121-A

Kamioi batek su hartu du eta N-121-A errepidea moztuta dago Arraizko Bentan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 15a, 08:04

Foruzaingoak jakitera eman duenez, N-121-A errepidea erabat moztuta dago Arraizko Bentetan, 25. kilometroan autoen garraioan zebilen kamioi batek su hartu duelako. Trafikoa Arraiztik bideratzen ari dira. Kamioiko gidaria onik atera da eta suhiltzaileak eta foruzainak ari dira lanean errepidea berriz irekitzeko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun