Martxoaren 24an bakarlariak aritu ziren goizez eta taldeak arratsaldez
XIII. txistulari txapelketa ospatu zen martxoaren 24an Hernanin. Goizean 33 txistulari bakarlarik parte hartu zuten bi kategoriatan banatuta. Arratsaldean berriz, taldeen txanda izan zen. Euskal Herri guziko txistulariak bertaratu ziren: Gasteiz, Bilbo, Durango, Donostia, Hernani, Iruña, Bera, Sunbilla, Leitza,...
Topaketa honetan, Leitzako Leire Retegi suertatu zen txapelduna, Txori hegada obrarekin eta txapeldunorde, Hernanin bizi den Ane Telletxea labaindarra Artzai xarma obra interpretatuz. Esan beharra dago, bigarren urtez Anek bigarren postua lortzen duela txapelketa honetan.